Bera Bera Eskubaloiko Bera Bera kadete mailako bi taldek eta jubenil mailako bakarrak parte hartuko dute Gipuzkoako txapelketetan, asteburu honetan abian jarriko direnak.
Etxean hasiko direnak Herrería Bidebieta Bera Bera mutilen kadete taldeak eta Bera Bera Urdina kadete neskak dira. Larunbatean Mutilek Amenabar B hartuko dute Bidebietan 16etan eta neskek Garaje Axiri Pulpo 18etan Bidebieta kiroldegian.
Eta etxetik at arituko dena Herrería Bidebieta jubenil taldea izango da, Egian larunbatean 16etan.
Hiru lehiaketa hauek itzuli bakarrera jokatuko dira. Kadete nesketan zortzi taldez osaturiko hiru multzo osatu dira. Hortaz, Bera Bera Urdina taldeak Pulpo, Bergara, Usurbil, Ordizia, Aloña Mendi, Elgoibar eta Aiala Zarautz A izango ditu aurkari. Gipuzkoako txapelketara 33 neska taldeek parte hartuko dute, horietatik bederatzi B txapelketan.
Herrería Bidebieta Bera Bera kadeteak, berriz, Zarautz, Ordizia, Leizaran, Pulpo, Saieko, Legazpi, Bergara, Hondarribia eta Elgoibar taldeekin bat egingo du. 19 taldek eman dute izena Gipuzkoako txapelketan. Eta jubeniletan, 18. Herrería Bidebieta bigarren multzoan dago Aloña Mendi, Egia, Hernani eta Ordizia taldeekin batera.
Euskal Kopa
Bestetik, Bera Berako senior taldeak Ereintzaren aurka Euskal Kopako kanporaketa irauli nahi du larunbatean 20etan Bidebietan. Errenteriarrak 25-23 nagusitu ziren pasa den larunbatean baina donostiarrek kanporaketari eutsi zioten atsedenaldian 15-5 galdu ostean. Eta igandean, Etxebarrin 11,30etan, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak ere Euskal Kopan jarraitzea du helburu Kukullagarekin eta kasu honetan berdinketak balio dio.
Infantilak
Azkenik, larunbat goizean Bera Berako infantil taldeak, nesketan eta mutiletan, Urolakoak hartuko dituzte lagunartekoak jokatze aldera, Bidebietan 10,30etan eta 12etan.