Bera Bera

Select your language

Bera Bera eskubaloiak bihar 19:00etan Marina Park-en kontra jokatu du Santanderren. Kantabriarrak mailako azken sailkatuak dira, eta Bera Berak bere potentziala aprobetxatu behar du egutegiaren faserik gogorrena jokatzeko lasaitasuna emango dion garaipen bat lortzeko. Donostiarrek azken bi jardunaldietan itxuraz galduta zeuden sentsazioak berreskuratu dituzte. Bi garaipen abantaila garbiekin eta joku maila altuarekin, taldearen animoak igoarazi dituzte, sailkapenean hirugarren postua berreskuratuta. Etxeko partiduetan zegoen segurtasuna kanpoko lehietan ere erakustea zen helburua, eta hori Madriden lortu zuen gaur zortzi. Orain azkenaren aurka berrestea tokatzen da, 19 partidutan 2 garaipen eta 17 porrot jaso dituena. Lehen jardunaldian Saguntoren kantxan irabaziz denak ahoa zabalik utzi gintuen arerio hark, partidu bakarra irabazi du harrez geroztik etxean Vicar Goyaren kontra. Egia da azken partiduetan, ia euren jaitsiera konfirmatuta dagoela, beren maila zer edo zer hobetu dela presio gabe aritzeagatik, eta ez dutela gol askogatik galdu. Hala ere, donostiarrek ezin dute kalerik egin bertan, Marin Park baino askoz ere talde indartsuagoa baitira. Myriame Sad zentrala da euren jokalaririk onena, eta bera gelditu ezkero, Bera Berak lan handia eginda luke. Etxetik kanpo bigarren garaipena jarraian lortzeak taldeari konfiantza handia eta lasaitasuna emango lioke Elda hurrengo astean jaso baino lehen. Horretarako, bihar ezin dute kalerik egin Santanderren. Talde osoa Alba Menendez ezik, prest egongo da partidurako. Konzentraziorik gabe badakigu taldeak ze hutsune izaten dituen, beraz, despisterik gabe, jo ta ke!

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores