Zilarrezko mailan, azken-aurreko norgehiagokari ekingo dio Bera Berak Atarrabian, Replasa Beti Onak taldearen aurka, larunbatean 19etan. Nafarrak igoera faserako borrokan egon dira baina ezin izan dute Ermuko Errotabarri gainditu. Halere denboraldi bikaina borobiltzea nahiko dute etxean jokatuko duten azken partidan. Era berean donostiarrek konfidantza berreskuratu dute eta bosgarren postua berrestea dute helburu.
Bestetik, Euskal Ligan, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Apalategi Ermuko Errotabarri hartuko du Bidebietan larunbatean 13etan. Egun horretan beste hiru partida jokatuko dira bertan, infantil neskak 10,15etan, kadete neskak 16,15etan eta senior mutilak 20etan.
Azkenik, etxetik kanpo, Oñati, Irun, Errenteria, Urretxu eta Elgoibarren arituko dira harrobiko taldeak.