SUPER AMARA Bera Bera datorren igandean, hilak 8, Bidebietan 12etan bi hilabeteko ibilbideari ekingo dio helburu garrantzitsu lortze aldera, Kopa eta Guerreras Iberdrola Liga, alegia.
Hirugarren urte jarraian, Bera Bera Eskubaloiko harrobiak Algemesin Aste Santuan burutuko den txapelketan parte hartuko du, martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean, alegia.
Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Euskadiko Txapelketako lauko finalean ez zuen punturik urratzerik izan baina partida guztietan aurpegia eman zuen. Zarautzen ospaturiko fasean, Elgoibarko taldea izan zen nagusi, hiru norgehiagokak irabazita. Ibilbide bikaina Lacturale Bera Bera taldearentzat Gipuzkoako txapelketatik etorrita, Euskadiko laugarrena geldituz.



































