Froga baliagarria SUPER AMARA Bera Berarentzat gaur jokaturikoa Frantziako junior mailako selekzioaren aurkakoa, Frantzia eta Brasilgo goreneko selekzioen aurkako atarikoa izan dena Pau hirian. Frantziarren aurkako norgehiagokak oso fisikoak izaten ohi dira eta gaurkoa ere bai. Bigarren zatian egindako akatsek mugatu dute Super Amara (18-16).
Guerreras selekzioak larunbatean Gascan (20etan) Alemaniaren aurka jokatuko duten partida atarian, Frantziako Europako Txapelketako sailkatze faseari dagokiona, kiroldegi ondoko aparkalekuan Fan Zone delakoa jarriko da.
Ostiraletik igande bitartean Zarauzko Aritzbatalden Euskadiko Txapelketako lauko finala jokatuko dute jubenil mailan Lacturale Bera Bera, Aiala Zarautz, TTakun Taberna Pulpo eta Tecnifuelle Elgoibar.
Eguardian Málagako udaletxean burutu den final-laurdenetako Kopako zozketan Aula Alimentos de Valladolid taldea egokitu zaio SUPER AMARA Bera Berari. Apirilaren 20tik 22ra bitartean ospatuko da fase finala.



































