
SUPER AMARA Bera Berak Aula Valladolid taldeari bisita itzuliko dio bihar larunbata (19etan), Huertan del Rey jokatuko den lagunartekoa, jaietan dagoen hiriko taldearen aurkezpena izango dena.

Pericarditis dela eta, Maite Zugarrondo denboraldi batez baja izango denez, SUPER AMARA Bera Berak Silvia Lladró kataluniarra fitxatu berri du, Merche Castellanosekin batera berme handiko atezainak osatze aldera.

SUPER AMARA Bera Berak hobekuntza nabarmena erakutsi du Egiako txapelketa irekitzen zen norgehiagokan, Mavi Nuevas Tecnologías (30-19) aise gaindituz.