SUPER AMARA Bera Bera larunbatean 19etan Huerta del Rey pistan arituko da bisita Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurka jokateko. Garaipen batekin donostiarrak 11 puntuekin sartuko lirateke bigarren fasean, inork baino gehiago.
SUPER AMARA Bera Bera azken urteotan arazo gehien sortu dizkion pistara iristear da, Valladolideko Huerta del Rey kiroldegia, alegia, non azkeneko hiru norgehiagokak galdu dituen. Larunbatean 19etan, bolada txarrari amaiera jartzeaz gain, bigarren faserari lidergoan bakarrik hasiera emateko aukera du.
Covid 19ko pandemiak eragindako egoera dela eta, emakumeen eskubaloi Kopa bezalako kirol ikuskizuen batek eskatzen duen jendetza egotea egun ziurtatu ezin denez, Gipuzkoako Foru Aldundia, klubak eta Federazioak izandako elkarrizketetan gainontzeko klubei helarazita, Kopako fase finala ez da apirilaren 23tik 25ra burutuko zehaztuta zegoen bezala.
Carlos Viver hautatzaileak SUPER AMARA Bera Berako Elisabet Cesáreo pibotea Valentziako Lliria hirian martxoaren 19tik 21era bitartean ospatuko den Preolinpikoa jokatzeko zerrendan sartu du.
SUPER AMARA Bera Bera eta Zubieta Evolution BM Zuazo taldeek Gascan emaitzan zalantzaz beteriko derbia jokatu dute gaur eguardian baina sailkapenean ondoriorik gabekoa, gipuzkoarrak eta bizkaitarrak bigarren fasean multzo ezberdinetan arituko direlako. Ainhoa Hernándezek azken segundua sartutako gol bati esker iritsi da berdinketa (25-25), Zuazok Bera Beraren aurka 20. Ligako partidan lortu duen aurrenekoa.