Bera Bera

Select your language

Atticgo Elxek Motive.co Gijónen aurka jokatu behar duen Europako kanporaketa dela eta, Guerreras Iberdrola Ligako 14. jardunaldiko partida aurreratu da, izan ere, super amara Bera Berak otsailaren 8an, asteazkenean (20etan) Esperanza Lag pista bisitatuko du. Bolada onena daramaten ligako bi taldeen arteko lehia izango da.

super amara Bera Berak hamabi jardunaldi irabazi ditu erreskadan eta Atticgo Elxek berriz bost. Conservas Orbe Rubensa Porriñok Esperanza Lag pistan irabazi zuenetik (21-26), ilizitanoek Grafometal La Rioja (27-22), Gurpea Beti Onak Azparren Gestión (31-26) eta Caja Rural Aula Valladolid (27-24) gainditu dituzte, eta etxetik kanpo, aldiz, gol batez Xixonen (21-22) eta A Guardan (23-24). Bolada honen ondorioz, Atticgo Elche bosgarren jarri da sailkapenean, bigarren postuan diren Costa del Sol Málaga, Conservas Orbe Rubensa Porriño eta Rocasatik puntu bakarrera.

Hau da, etziko partida ez du zerikusirik izango lehen itzulian Gascan ikusitakoarekin  (32-17). Joaquin Rocamorak jokalariak berreskuratu ditu, Alexandra Do Nascimento brasildar internazionala fitxatu du, holandarrak bere onenean daude, -Van Zilj albokoa zein Wolfs pibotea-, Morales, Benitez, Bernabé edo So Delgado bezala.

Lidergoaren lasaitasuna

Bestalde, Bera Berak hamabi garaipen jarraian lortu ditu, larunbatean KH7 BM Granollers gainditzea kosta arren. Zubileta Evolution Zuazok O Porriñon lortutako berdinketak eta Malagaraen garaipenak Telden bigarren sailkatuarekiko aldea handitu zuten. Malaga, Porriño eta Rocasa, 17 punturekin, liderrarengandik zazpi puntura daude, liga erregularra amaitzeko zortzi partida geratzen direnean.

super amara Bera Berak ez du inoiz tarte hori izan lehiaketaren une honetan. Bigarren sailkatuarekiko alderik handiena 2016-17 eta 2019-20 denboraldietan eman zen. Lehenengoan, garaipenekin eta 26 punturekin, donostiarrek lau puntuko aldea zuten Guardesekiko, sei Rocasarekiko eta zortzi Zuazo eta Porriñorekiko. Liga hura Mecalia Atletico Guardesek irabazi zuen 48 punturekin. 19-20an, 24 punturekin, gipuzkoarrek lau puntu ateratzen zizkieten Gijoni eta Elxi, eta zazpi Guardesi. 16. jardunaldian amaitu zen denboraldia izan zen, Covid 19ko pandemiaren ondorioz.

Azken urteekin alderatuta, bigarren sailkatuen 17 puntuak zenbateko gutxitzat har daitezke. Testuingurua jartzeko, Itxako azken txapeldunak Bidebietan bigarren itzuliko bigarren jardunaldian (15.) irabazi zuenean lortu zuen orduan Bera Bera bigarrena zazpi taldera urruntzera. Liga bost puntuko aldearekin irabazi zuten nafarrek.

17 puntu horiek lehiaketaren berdintasuna agerian uzten dute. Talde kopurua murrizteak, play-down delakoa saihestu nahi izateak – bederatzigarren sailkatutik hamabigarrenera –, taldeek edozein partidetan estutzea eragiten du. Elche, Rocasa eta Porriñorekin berdindu du Zuazok eta Beti Onakek Motive.co Gijóni irabazi dio asteburu honetan, adibide batzuk jartzearren. Horri esker, nafarrak 11 punturekin kokatu dira zortzigarren postuan eta jaitsiera postuak saihestu dituzte, gaur egun Guardes (9), Zuazo (8), Granollers (7) eta La Rioja (3) taldeak bertan direlarik.

14. jardunaldia bihar hasiko da, Motive.co Gijónek – seigarren, 14 punturekin –Caja Rural Aula Valladolid hartuko du – zazpigarrenak, 13 puntu –. Larunbatean Zuazo vs Málaga, Granollers vs Rocasa eta Beti Onak vs Porriño jokatuko dira, eta Mecalia Atlético Guardesek Grafometal Errioxari egingo dio bisita, Europako kanporaketaren ondoren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores