Gaur goizean Bidebietan, SUPER AMARA Bera Berako kapitain Alba Menéndez komunikabideen aurrean agertu da mezu garbia utziz: “partida zaila izango dela badakigu, talde indartsu delako baina lortzeko modua gaudela sinistuta gaude”. Gipuzkoarrek larunbatean Gascan (17etan) Corono Brasov izango dute aurkari bost goleko abantaila duena EHF Cupeko itzulera partidan.
Zarauztarrak mentalitate horreki ikusten ditu taldekideak “aukerak ditugulako”. Horregatik, “konzentraturik irten behar dugu, defentsa bakoitza jokatu, baloi bakoitza, eraso bakoitza”. “Irabazteko gai garela sinisten badugu sei goleko aldea lortzeko erronka gertuago egongo da”. Corona Brasov taldeak joanekoan SUPER AMARA Bera Bera 35-30 gainditu zuen, ondorioz, donostiarrek bost goleko tartea nahiko izango lukete errumaniarrek 30 golera iristen ez badira.
Menéndez baikor da “Brasoven egindako akatsak zuzenduz gero, defentsan atzera egiterakoan, esate baterako”. Joaneko partida “errusiar mendi bezala izan zen, momento onak izan genituen erasoan baino ez defentsan eta alderantziz”. Bere ustez, “adi egon behar dugu eta defentsan eta erasoan gauzak argi izan”.
Kapitainak ere zalegoan babesa eskatzen du. “Erabakiorra izango da, Gascan jokatzen dugun bakoitzean publikoaren bultzakada sentitzen dugu eta horrek asko laguntzen digu, ea betetzen den eta presio hori somatzen dugun”. Zentzu honetan, SUPER AMARA Bera Berak eta IDK Gipuzkoak akordio batera iritsi dira abonatuak eskubide berdinak dituztelarik.