Emozio handia biziko da larunbat honetan Gascan bi partida interesgarriekin. Batetik, 17etan SUPER AMARA Bera Berak Errumaniako Corona Brasov hartuko du, EHF Cupeko bigarren kanporaketaren itzulera norgehiagokan, joanekoan 35-30 emaitza iraultzeko erronkarekin Europan hurrengo urratsa eman ahal izateko. Eta ondoren, 20etan, IDK Gipuzkoak Durán Maquinaria Ensino taldearen aurka lehiatuko da Endesa emakumezkoen Ligako aurreneko garaipena lortze aldera.
Oso partida garrantitsuak bi taldeentzat, zalegoen papera funtsezkoa delarik. Gasca beteta izateak erabakiorra izan daiteke larunbatean arrakastatsua izan dadin. Horregatik bi klubek bat egin dute. Batetik, SUPER AMARA Bera Berak eskertu nahi dio IDK Gipuzkoari ordu aldaketa baliatzea eta bestetik, ahalik eta harmailak itxura hobea emate aldera IDK Gipuzkoako bazkideak SUPER AMARA Bera Beraren bazkideen gisa sartzeko aukera izango dute, hau da, sarreraren erdia, helduek bost euro, alegia (gazteak eta jubilatuak, 2,5). Europako eskubaloi goreneko partidaz gozatzeko aukera ederra. Eta ondoren, IDK Gipuzkoako ligako partidarako, SUPER AMARA Bera Berako bazkideek dohain izango dute sarrera. Bi taldeen abonatuak direnak, dohan izango dute ere EHFko norgehiagoka.
Emakumezkoen goreneko eskubaloia eta saskibaloia eta garaipena behar duten bi taldeak.
Gascan talde bakoitzaren abonatu txartelak aurkeztea baino ez da egin behar ekimenarekin bat egin ahal izateko. Larunbateko jardunaldia emozio beterikoa izango, are gehiago harmailak kolorez beteta egongo balira zaletuen babesarekin. Jokalariek %100na emango dute baina bultzakada bat behar dugu. Elkarrekin gehiago gara!