LK Zug taldearen aurkako EHF Cupeko kanporaketak June Ruiz de Gauna, Ainhoa Etxeberria, Elisabet Cesáreo eta Evelyn Briones jokalarien debuta suposatu du kluben arteko Europako lehiaketetan.
Eli Cesáreok Frantziako Eurokopa jokatu zuen Espainiako selekzioarekin 2018ko abenduan baina Aula Alimentos de Valladolid taldearekin ez zuen aukerarik izan Europan lehiatzeko. Hortaz, kluben arteko EHF Cupean aritu zen larunbatean Gascan aurreneko aldiz. Pista utzi behar izan zuen minduta baina zorionez ez du lesio larririk. Plantillako Ainhoa Etxeberria jokalariak ere debuta egin zuen Europan bezperz. Briones eta Ruiz de Gauna gipuzkoarrek Cesáreo taldekidearen kontrako ibilbidea egin dute, hau da, taldearekin Europan debutatu Ligan aritu gabe. Evelyn Briones jubenila deitu zuen Imanol Álvarezek Mirene Moreno ordezkatuz eta igandean Tolosan, June Ruiz de Gaunak egin zuen debuta. Hiruetatik, Etxeberriak eta Brionesek egin zuten gola igandean.
Oso albiste ona da hiru jokakari gipuzkoarrek urrats hori eman izana, hau da, lehen taldearekin debutatzeko aukera izatea. 21 urteko oiartzuarrak Ainhoa Etxeberria Ereintzan aritu zen eta jubeniletan Bidebietara pasatu zen. Medikuntza ikasketek Bilbora eraman zuten baina Zilarrezko mailan jokatu zuen Bilboko San Adrián taldearekin eta aurten laugarren maila Donostian egingo duenez SUPER AMARA Bera Berako 16 jokalarien artean lekua izan du.
Evelyn Briones, bestetik, 17 urteko donostiarra, Bera Beran infantil mailatik darama. Kadete mailako Kopan jokatu zuen eta jubenil mailako bigarren urtean aurredenboraldia lehen taldearekin osatu du hainbat lagunarteko jokatuz.
Azkenik, 19 urteko June Ruiz de Gauna donostiarrak Egia Eskubaloian egin du bere ibilbidea. Iaz SUPER AMARA Bera Berarekin entrenatu zen astean behin eta aurten senior taldean arituko da euskal ligan, lehen taldetik gertuago egongo delarik.