Espainiako selekzioko mediku César Floresek Elisabet Cesáreoren eskuin belauna aztertu du eta SUPER AMARA Bera Berako jokalariak “hezur-edema eta isuria” baino ez du.
EHF Cupeko QR1 kanporaketako bigarren partida, Tolosan ospaturikoa, Eli Cesáreok penaltia sartu zuen eta altxatzerakoan irrist egin eta eskuin belaunean bihurritua izan zuen larri, Usabalgo kiroldegiko publikoa erabat isilarazi zuena. Pistatik atera zuten, ez zen Málaga joan Etxeberria, Castellanos eta Arderius taldekideekin baina gaur arratsaldean Madrilgo Cemtro klinikan egon da.
Zalantzarik gabe oso albiste ona jokalari eta SUPER AMARA Bera Berarentzat, izan ere, bi astez egongo da bajan eta teorian Bidebietan urriaren 6an, igandean Liberbank Gijón liderra hartzeko prest legoke kataluniarra.