SUPER AMARA Bera Bera DKKA Dunaujvaros taldearen aurka arituko da EHF Cupeko R3 kanporaketan, multzoen fasera pasatzeko azkena, Hungarian jokatuko da joanekoa azaroaren 10 edo 11n eta itzulera Donostian azaroaren 17 edo 18an.
Zozketak zuen aurkarien maila kontutan hartuta, Europako liga indartsuenetan aritzen diren taldeak, alegia, SUPER AMARA Bera Bera pozik ageri da, batez ere, bi arrazoi medio, batetik, bidaia erosoa delako, izan ere, Dunaujvaros hiria, Hungariako erdialdean, Budapestetik 80 kilometrora hegoaldera eta Donostian itzulera jokatzeagatik.
Era berean, zozketan aurkari indartsuagoak baziren ere, Hungariako ligako taldea izanik, DKKA Dunaujvaros maila altua da, egungo sailkapenak kontrakoa adierazten duelako. Partida bat irabazita eta bost galduta, 10. da baina sailkapeneko aurreneko bost taldearen aurka jokatu du, besteak beste, Györi, FTC (Nerea Penaren taldea) edo Siofok (Mireya González). Iazko denboraldian Ligan laugarren gelditu zen plantilla oinarria mantenduz.
DKKA Dunaujvaros taldean hungariako jokalariak dira nagusi, Kroaziako internacional bat izan ezik, Camila Micijevic handia, lesio bat medio oraindik debuta egin ez duena aurtengo denboraldian. Eskarmentuzko eta gaztetasuna uztartzen duen taldea da, besteak beste, Bera Berako atezain izandakoa Tomasevic dago –2010-11 denboraldia eman zuen Bidebietan- eta eskuin alboko jokalari Klujber –junior mailako internacional- eta Szekerczés –goreneko internazionala-- hizpikde, Szalai zentrala eta Bouti eta Ferenczy gazteak bezala edo Grosch eskuin hegalaira eta Mihaly, ezker hegalaria edo Sirian pibota, goreneko internazionala.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak onartu du “zozketan taldea indartsuagoak eta bidairik ezeorosoak ere baziren baina Hungariako eskubaloiko maila oso altua da eta kanporaketa oso zaila izango da”. “Orain arte ikusi dugunagatik talde honen ezaugarri nagusienak abiadura eta kalitatea dira”, hortaz, bere ustez, “EHF Cupeko multzoen fasera pasatzez gero arrakasta handia izango litzateke”.
Ez da lehenengo urtea izango Bera Berarentzat Dunaujvarosen hirian. EHF Cupen bertan, 2002-03 denboraldian orduan Dunaferr SE taldeak joanekoa 23-18 irabazi zuen 2003ko otsailean eta Bera Berak –Tati Garmendia, Nely Carla, Eli Pinedo, Zipitria…- 23-20 baino ez duen lortu.
Zozketa osoa: