SUPER AMARA Bera Berak gaur goizean ezagutu ditu EHF Cupeko R3 kanporaketari begira, bihar asteartean 11etan Vienan burutuko den zozketan izango dituen aurkariak.
Zerrendari erreparatuz, Liga handien aritzen diren taldeak agertzen dira: Danimarka, Frantzia, Alemania, Hungaria, Errumania eta Errusia. Kuban errusiara Ligako liderra da, zazpi irabazita eta bakarra galduta, Rostov eta Lada gainetik, bataz beste 32 gol sartuta. Nykøbing Falster Håndbold eta Viborg HK daniarrak ere SUPER AMARAren ibilbidean agertu daitezke. Aurrenekoa hirugarrena da Ligan eta Iuventa Michalovce kanporatu du; Viborg historikoa zazpigarrena da eta Alemaniako Buxtehuder gainditu du.
Frantziatik, María Núñez, Lara González, eta Tervelek zuzentzen duen Besancon Feminin, Fredrikstad Ballklubb gainditu duena eta bost goleko kanporaketa irauli duen Paris 92 taldea Nantesen aurka, etxetik kanpo gol gehiago sartu zuelako. Pasiseko taldea hirugarrena da Frantziako ligan eta Besançon, bostgarrena. Norvegiatik, Storhamar Handball Elite, Heidi Loke internazionalaren taldea hirugarren sailkatua da eta bi partidak Liga bereko Byasen taldeari irabazi zizkion.
Oso gogorrak, Errumaniako bi taldeak: Alicia Fernández eta Marta Lópezen SCM Ramnicu Valcea eta Sports Club Magura Cisnadie. Valcea liderrak, zortzi garaipenekin Kastamonu kanporatu du eta Magurak bigarrena egun Errumanian Pragako Slaviari bi norgehiagokak irabazi dizkio.
Hungariatik, Dunaújvárosi Kohász KA eta Mireya Gonzálezen Siófok KC Hungary. Hungariako ligan indartsuan azken aurrekoa da Dunaújvárosi taldeak kanporaketa erraza izan zuen Suizako Spono Eagles taldearekin, Siófokek ere Liga bereko GVM Europe-Vác izan zuen aurrean, baina biak irabazi zizkion.
Eta Alemaniatik, Borussia Dortmund Errumaniako Zalau gainditu zuena eta TusSies Metzingen, aise mendean hartu zuena Errusiako Astrakhanochka. Borussia zazpigarrena da Ligan, Metzingen, aldiz, hirugarrena.
SUPER AMARA Bera Bera multzo berean dira lehendik ezagutzen genituenak: Danimarkako Esbjerg, Lada errusiarra, Banik Most txekiarra, Hungariako Erd, gipuzkoarrak bezala Txapeldunen ligako sailkatze fasetik iritsi direnak: Poloniako MKS Lublin, Errumaniako Craiova eta Serbiako, Jogodina. Gaur goizean EHFk multzo honetan kokatu diru: Hypo gainditu duen Mecalia Atlético Guardés, Errusiako Zvezda Jomi Salerno kanporatu duena, Suediako H 65 Höörs HK Muratpasa mendean hartu duena eta Danimarkako Herning-Ikast Handbold, Judith Sansen talde ohia Poloniako Metraco Zaglebie Lubin irabazi ziona.