Bera Bera kirol elkarteak diagnostiko bat egin du, eta, horrekin batera, II. Berdintasun Plana abian jarri du erakundean. Horretarako, EMAKUNDE-ren laguntza eta adituen laguntza izan du (AVENTO Kirol Aholkularitza). Bera Bera-k, enpresen legea betetze hutsetik haratago, erreferentziazko jarduera esparru berri bat ezarri nahi izan du, eta horren gainean oinarrituko dira etorkizunean erakundean aurrera eramango diren proiektuak.