
Bera Bera kirol elkarteak diagnostiko bat egin du, eta, horrekin batera, II. Berdintasun Plana abian jarri du erakundean. Horretarako, EMAKUNDE-ren laguntza eta adituen laguntza izan du (AVENTO Kirol Aholkularitza). Bera Bera-k, enpresen legea betetze hutsetik haratago, erreferentziazko jarduera esparru berri bat ezarri nahi izan du, eta horren gainean oinarrituko dira etorkizunean erakundean aurrera eramango diren proiektuak.

Fernando Diez Mintegui-k, Bera Bera Rugby Taldea kirol elkarteko Lehendakariak, indarrean dauden Estatutuetako 20.artikuluaren arabera, honako DEIALDIA egiten du:
Data: 2025-ko urtarrilak 27

Bera Bera kirol elkarteak indarkeriari aurre egiteko protokoloa eguneratu du.
Bera Bera kirol elkarteak lehentasunezko helburu estrategikoa du: kalitatezko zerbitzu baten eskaintzan arduratsua eta konprometitua izatea, aniztasunarekiko errespetuz, berdintasunean eta pertsona guztientzako seguruan.

Irailaren 28an, larunbata, Manteoko kiroldegiko pista nagusian Bera Bera klubaren 2024-2025 denboraldiko argazki ofiziala egin zen.