Talde jubenilak Bidebietan, igandeak 26an 10,00etan Bizkaiako La Salle taldearen aurka jokatu zuen. Partidua donostiakoentzat oso erraza izan zen, atsedeneko 13-1 emaitzak azaltzen duen bezala, eta entrenatzaileak ez oizko jokalariak kantxaratzeko aukeraz baliatu zen, eta honek azken emaitza itxuraldatu zuen 25-11. Taldeko golegilea Roxana Citu izan zen 7 golekin, eta atzetik Nahiara Silva eta Naihara Elgarresta 6 golekin bakoitzak.
Igandean Bidebietan 2. Nazional taldeak Bizkaiko La Salle taldearen aurka jokatzen zuen lehen aldiz, donostiakoak hasieratik menperatua izan zuten partidu batean. Atsedenera 8-4 emaitzarekin heldu ziren eta 2. zatian joera berdina mantendu zuten. Aukera honetan hiru jokalari jubenil egon ziren 2.Nazionaleko alineazioan. Goleagile haundiena Garbiñe Otaegui izan zen 9 golekin.
Denboraldi berriaren hasieran Naihara Elgarresta jubenila Euskadiko Selekziora joateko deitu dute, entrenamenduak urriak 25 eta 26ean Zarautzen eta Askartzan izango dira ZORIONAK
Datorren aste buruan talde guztiak etxean jokatuko dituzte bere partiduak. 2. Nazionalak igandeak 26an 12:00tan Bidebietan Bilboko La Salleren aurka jokatuko du. Jubenilak igandeak 26an 10,00etan Bidebietan Bilboko La Salleren aurka. Kadeteak larunbatak 25ean 17,30etan Gaskan Zarautzen aurka. Zorte on guztioi.