AKABA BERA BERA SUPERKOPAKO TXAPELDUNA
21 eta 18 emaitzarekin Akaba Bera Berak denboraldi honetako lehen titulua eskuratu du eta bere historiako bigarrena. Ia leporaino betetako kiroldegian eta partidaren zuzeneko emanaldiarekin, taldeak ondo merezitako garaipena lortu du.
Lehenengo zatian Cementos-ek aurrea hartu du, bitartean, Akaba Bera Berak ez zuen jaurtiketak gauzatzea lortzen oso ondo aritu den Ciobanu atezainaren aurrean. Hala ere, Akabaren egundoko defentsaren lanak valentziarrak markagailutik aldentzea eragotzi du. Gauzak honela, atsedenaldira 8 eta 9ko emaitzarekin iritsi da kanpotarren alde.
Bigarren zatian, hasi bezain laster galdutako baloi batzuk izan ezik, gainerako minutuetan menperatzaile garbi bat egon da kantxan, Akaba Bera Bera. Pixkanaka eta partidaren erritmoa kontrolatuz, atean Johana Bouveret bikain batekin gainera (partidako jokalari onena izendatuta) donostiarrak aurreratzen joan dira markagailuan eta jaurtiketen efikazia hobetzen.
Beraz, poza handia eta titulu berri bat