Bera Bera, Portugaleteko Jarrilleras, Aiala Zarautz eta Indupime Basauri izan dira sailkapeneko lau onenak eta, Euskal Liga jokoan izateaz gain, gutxienez aurreneko bi taldeek Zilarrezko mailara igotzeko fasea jokatzeko txartelak eskuratuko dituzte. Ordutegiak
Atzo Eskubaloiko Euskal federazioan partiden zozketari ekin zioten. Hiru egunetan hiru partida jokatuko dira Bidebietan, hortaz, Aiala Zarautz eta Indupime Basaurik irekiko dute fasea apirilaren 21ean, ostirala 17etan; ostean, 19etan Jarrilleras eta Bera Bera aurrez aurre. Larunbatean 18etan bizkaitarren arteko lehia eta 20etan gipuzkoarrena. Igandean, goizeko 10etan Aiala Zarautz eta Jarrilleras taldeak arituko dira y 12etan, Bera Bera eta Indupime Basauri taldeek amaiera jarriko diote faseari.
Harrobiko beste bi taldek jokatu zuten asteburuan, larunbatean Hernanin 33-32 galdu zuten Bera Berako mutilen kadeteek eta 24-30 Bera Bera Laranja jubenil taldeak Bidebietan Legazpiko Untzilla Abokatuak taldearen aurka.
Argazkiak Juan Antonio Garaikoetxea
Bera Bera Laranja
Bera Bera senior
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kiroletako Departamentuak sustatuta, SUPER AMARA Bera Berako hiru jokalari: Patri Elorza, Silvia Ederra eta Leire Aramendia eta beste horrenbeste CD Bidasoa-Irun taldetik: Asier Zubiria, Jon Azkue eta Markel Beltza eskubaloi pista osatu zuten Irungo enparantzan eta SUPER AMARAko erosketako orga atezainarik gabe ate moduan jarri zuten. Talde mistoak egin zituzten eta eraskutaldia ostean, neska-mutilak sartu ziren joku ezberdinak egitera horien artean dibertigarriena bola-irenslearena izan zelarik.
Europako proiektu baten baitan kokaturik, ekimen honen bidez Foru Aldundiak gazteriari adierazi nahi dio kalea ere jokutarako eremu aproposa dela, kiroletarako edo jarduera fisikoetarako. Horrela, #GipuzkoaActiveHacking se hashtag irekita dago sare sozialetan argazkiak edo bideoak igotzeko.



































