Gaur goizean Judith Sans jokalariari, Espainiako selekzioarekin konzentraturik, egindako frogek ezagutzera eman dute zuntz haustura duela bizpes muskuluan, ondorioz, SUPER AMARA Berak Berak pibota kataluniarra galduko du datozen hiru asteetan.
Sansek ez zuen Leganésen jokatu Argentinaren aurkako lagunartekoa eta baja izango da bere taldearekin urriko hiru partidetan: BM Castellón (urriak 6 Bidebietan, 18etan), Rocasa Ace Gran Canaria (urriak 12, Telde 22etan) eta Aula Alimentos de Valladolid (urriak 20, Bidebietan 18etan).
Aramendia eta Dos Santos
Bestetik, Leire Aramendiari atxikidurak kentze aldera Poliklinikan egin zioten ebakuntza. Antza, dena ondo joan zen eta nafarrak errekuperazioarekin jarraiten du behin alta hartuta.
Azkenik, Priscila Dos Santos brasildarra Bilboko Intermutual ospitalean egin diote ebakuntza ezker sorbaldako luxazioa konpontzeko. Antza sei hilabetez baja izango da.