Bera Bera

Select your language

“Gure nortasuna, gure indarra” izango da SUPER AMARA Bera Beraren leloa 2021-22 denboraldian lagun izango duela, ofizialki irailaren Torrelavegan jokatuko den Superkoparekin, hasiko dena alegia.

Emakume baserritarrari omenaldia egin nahi izan dio SUPER AMARA Bera Berak Herri Kiroletako modalitateak hizpide. Aurreneko plantillako 17 jokalarik Aiako Andatza auzoan maiatzaren amaiaren ateratako argazkiekin osaturiko irudiak ezagutarazi dituzte.

 SUPER AMARA Bera Berak gertuenari garrantzia eman nahi izan dio, bertako produktuari garrantzia emanez. Bera agerraldian, Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegik “belanauldiz belaunaldik gure baserrietan baloreen transmisioa” azpimarratu du, “batez ere emakumeen baserritarrek beregain hartzen zutena”. Eta, era berean, “Bera Beraren nortasuna” deskribatu du, “umila, handikeriarik gabe, esfortzua, errespetuan, lan-taldeak eta elkartasunean oinarrituta”. “Nortasun horrek indarra ematen digu –jarraitu du presidenteak-. Isiltasuna da gure ezaugarria baina batez ere konstantzia, proiektua sendotzen jarraitzen dugu eta erronka berriak eta interesgarriak atejoka ditugu”, Europa eta Koparen antolaketa, alegia.

 Presidenteak hitz hartu baino lehen, 20 jokalari irten dira Miramar Jauregiko atarira. June del Campo, Amaia Zolezzi eta Malen Morandeira, bigarren taldeko jokalariak aurrendenboraldia osatu dutenak eta SUPER AMARA Bera Bera aurreneko plantillako 17 jokalariak, herri kiroletan murgilduta. Horien artean, azpimarratzekoak dira Loidi segarekin, Fernandes eta Cesáreo harriak altxatzen, Boada ingudearekin, Etxeberria aizkorarekin, Menéndez idi-parea dominatzen, Polonio harri-zulatzaile gisa, Silva lastoak altxatzen, Hernández harriari tiraka…

Menéndez, Arrojeria eta Etxeberria kapitainek erronka berriei aurre egitea azpimarratu dute, eta gertuena Elcheren aurkako Superkopa.

Alfonso Reiriz, SUPER AMARAko Marketing arduradunak bi entitateen baloreak bat datozela azpimarratzeaz gain “taldea Gipuzkoa, kirol arloan, onenetarikoa da eta hala eta guztiz ere, ez jokalariek ez klubak ez dute aintzat duten gertutasuna eta umiltasuna inoiz galtzen, horregatik, SUPER AMARA harro gaude babesle izateagatik”.

Iñaki iturrioz, Diputazioko Kiroletako Zerbitzu-buruak Píndaro poeta aipatu du, olinpiar koadriga txapeldun baten inguruan idatzi zuena “benetan zena izatera iritsi da”. “Kirola ere horrela ulertu dezakegu, erronka bakoitza, froga baikoitza, gu zer garen deskubritzeko balio du eta SUPER AMARA Bera Bera taldea Gipuzkoa da”.  

Eta alkate orde Nekane Arzallusek adierazi du “ezin da izan ikusten ez dena, zuek Donostian eredu zarete eta ziur nago aurten ere Donostiako Udalean elkar ikusiko dugula”. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores