Aurten Valladolidek hartu duen Summer BAG 21eko finalera sailkatu da SUPER AMARA Bera Bera aurreneko finalerdian Mecalia Atlético Guardés aise gaindituz (14-28). Bihar 20,30etan hirugarrenez txapelketa irabazteko Caja Rural Aula Valladolid izango du aurkari Unicaja Banco Gijón taldeari irabazi ziolako (26-23).
Partida hasiera erabakiorra izan zen, donostiarren defentsak uneoro galizarren erasoa gelditzeko aukera izan zuelako, izan ere, Limak hamaikagarren minutuan egin zuen aurreneko gola. Imanol Álvarezek 6-0 defentsa planteatu zuen, Cesáreo eta Loidi erdian kokatuz, Cavo eta Fernandes ondoan eta Gil eta Cardoso hegaletan, Silva atepean.
Erasoan Fernandesek asmatu zuen hasieran eta ondoren Cesáreo pibotean baloiak jaso zituen. Ondorioz, hasi eta berehala, SUPER AMARA Bera Bera tartea ireki zuen (10’: 0-4).
17. minutuan Emma Boada atera zen. Taldea zuzendu zuen atsedenaldira arte non tartea mantendu zen Sara Gilen golei esker (7-11).
Bigarrenean, Menéndez Cesáreoren ondoan jarri zen defentsan, Arrojeria birritan barruraino sartu zen, Cardosok penaltiz gola egin zuen eta Menéndezek atea hutsik zegoela, brasildarrak errepikatu zuena. Tartea zabaldu da, Aallak Nieto eta Pessoari gelditu dizkie jaurtiketak. Pradesek partida gelditu du (39’: 9-17), Álvarezek Polonio ezker hegalean frogatu du nahiz eta askotan pibotean amaitu duen. izan ere, SUPER AMARA Bera Bera entrenatzailea 14 jokalariekin aritu da eta bihar taldea aldatuko du.
Guardések pistako zazpi jokalariekin Anselmo pibotea aurkitu du baina gipuzkoarrek azkar atera dute, Aalla atezaina gol batekin estrenatu da. Boada, Hernández, Gil, Etxeberria eta Loidi itzuli dira eta 57. minutuan, Emma Boadaren gola iritsi da pibotean defentsari iskin eginez.
Ondorioz, partida serioa SUPER AMARA Bera Berak jokatu duena Summer BAG’21eko debutean.
Fitxa: Mecalia Atlético Guardés 14, SUPER AMARA Bera Bera 28
Mecalia Atlético Guardés 14 (7+7): Carratú, Pérez (1), Sancha, Lima (1), Anselmo (3), Arcos (2, 1p) eta Moreno (1p) –hasierako zazpikoa- Pessoa (3, 1p), Alonso (1), I. Pérez, Nieto (2), Calzado eta Sempere (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 28 (11+17): Silva, Gil (4, 3p), Fernandes (2), Cesáreo (4), Loidi (1), Cavo (1) eta Cardoso (4, 2p) –hasierako zazpikoa- Arrojeria (2), Polonio, Menéndez (2), Etxeberria (2), Boada (2), Hernández (3) eta Aalla (1) (o.a.)
Epaileak: Isabel Campo eta Marta Rodríguez (Gaztela-Leoi)
Kanporatuak: Polonio, Menéndez, Cesáreo SUPER AMARAtik eta Lima (2), Sancha Mecaliatik
Partzialak: 0-2, 0-4, 3-5, 3-8, 5-10 y 7-11 –atsedenaldia- 8-15, 10-17, 12-20, 12-21, 13-23 eta 14-28