Bera Bera RTko presidete Fernando Diez Mintegik harrera egin die Elisabet Cesáreo eta Adriana Cardoso, Tokioko 2020ko Joku Olinpikoetan parte hartu duten eta klubean jarraitzen duten jokalariei.
Topaketa Bidebieta kiroldegian egin dute, SUPER AMARA Bera Berako taldekideekin bat egin aurretik. Renata Arrudarekin batera bere garaian beste jokalariek egin zutena errepikatu dute Cesareok eta Cardosok: Esme López (Atenas 2004), Raphaëlle Tervel (Pekín 2008), Bea Fernándes (Londres 2012) eta Eli Pinedo (Londres 2012 y Río 2016). Ondorioz, Imanol Álvarezek aurreneko plantillako 17 jokalariak prest ditu aurredenboraldiari ekiteko.
Diez Mintegik onartu du “ohorea da klubarentzat horrelako maila duten jokalariak izatea, Joku Olinpikoetara iritsi direnak. Zorionez ohituta gaude baina kirolarientzat Jokuetan parte hartzea da gehiena eta hori adierazi didate”. Denboraldi berri bate atarian, presidenteak adierazi du “guretzako erronka berri bat da”. “Talde honek exijentzia altu du eta nik esaten diet emaitzak lanaren ondorioak direla, beti ezin da irabazi baina saiatu behar gara” amaitu du.
Bestetik, Cesáreo eta Cardosok adierazi dute “poztasuna Joku Olinpikoetan parte hartzeko ametsa bete dugulako”. Piboteak dio “detaile guztiak gorde ditut, kirolariekin elkarbizitza” azimarratuz. Kirol arloan zaporea gazigozoa da “pena bat gure mailarik onena ez dugulako eman”. Halere, “gauza positiboak ere egon dira eta hemendik lau hilabetera Mundiala dugu”. Personalki oso gustora sentitu da Cesáreo. “Ni oso exijentea naiz nire buruarekin, selekzioan lau urte pasa ondoren esan dezaket gustoen sentitu naizen konpetizioan egon naizela dela”. “Berriro hemen egoteko irrikan nengoen, taldekideekin berriro denboraldia prestatzen hasteko”.
Adriana Cardosok “oraindik ez dut sinisten han egon naizenik”. “Zoriontsu” sentitzen da “kirolariekin elkarbizitza” azpimarratu du, “Munduko onenak bertan direlako”. Espainia bezala, Brasilek ezn izan zuen final-laurdenetarako sailkatzerik izan, Errusiareki berdindu eta Hungaria gainditu arren. “Oso ondo hasi ginen, ez genuen sailkapena lortu baina agerian utzi genuen talde ona garela” adierazi du hegalariak. Personalki “oso ondo” sentitu du, nire uste “maila ona eman dut eta selekzioan egoteko gaitasuna frogatu dut” amaiatu du.