SUPER AMARA Bera Berak Euskal Kopako edizio berri bat eskuratu du Zubileta Evolution BM Zuazo gaindituta eguardian Orioko Karela kiroldegian (32-26, 20-13 atsedenaldian).
Urriaren 24tik ez zutela Euskadin zalegoekin jokatzen donostiarrak eta barakaldokoak. Jokalariek eskertu eta zaleak Euskal Federazioko eta Eragin Orio taldearen deia erantzun beroa eman diete, Covid 19a saihesteko neurriak izan dira nagusi uneoro Karela kiroldegian.
Bi taldeek erritmo altuan ekin diote Euskal Kopako finalari. Imanol Álvarezek 5-1 defentsaren aldeko apustua egin du June Loidi aurrean jarrita, Ugartemendia (Ainhoa Etxeberriaren bigarren abizena), Etxeberri eta Arrojeria atzean, Moreno eta Cavo hegaletan eta Silva, atepean.
Gipuzkoarrek arazoak izan dituzte Isi Fernández-Agustírekin, Permachen lesioa eta Puigbó baja izanda burutu behar izan du pibotean lana. Erasoan, Ugartemendia sei metroetan ondo mugitu da eta partida orekatu du. Minutuak pasatu ahala, donostiarrek tartea ireki dute Silvaren geldiketak medoo eta Moreno, kontraerasoan. Joku geldoan, Malena Cavok defentsa gainditzen jakin izan du eta SUPER AMARA Bera Berak abantaila hartu du (15’: 10-6).
Partida ofiziala izan arren, entrenatzaileek fitxaketa berriei minutuak emateko eta konbinazio ezberdinak frogatzeko aukera izan dute. Álvarezek ia lau talde osatu ditu, bakoitzari 15 minutu emanez. Poloniok Loidi ordezkatu du eta gainontzeko aldaketak iritsi dira. O`Mullony –gustiz osatuta- eraginkor sartu da, Menéndez bezala eta Gilek kontraerasoan egin du gola. Hegalariak lesio aurretik izandako sasoi puntua berrreskuratu nahi du. Gipuzkoarrek tartea ireki dute Alba Sánchez eta Ane Encina saiatu arren.
Bigarren zatian, froga gehiago. Harmailan zegoen Cesáreorik gabe –astelehenean itzuliko da entrenaldietara- , Maitane Etxeberriak Menéndezekin egin du bat erdian eta Polonio eta Fernandes lagun bizkaiatarren lehenengo lerroari oztopoak jarri dizkiote. Horrez gain, Maddi Aalla protagonista izan da hamar bat geldiketa eginez eta erasoan Arrojeriak hutsunea aurkitu du.. Mariane Fernandes eta Cavo bezala eta Etxeberria kontraerasoan baloi loratu zoragari bat utzi du. Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak hamar goleko aldea lortu du bigarren zatia hasi eta berehala (27-17).
Halere, Ezbidaren geldiketak medio, bizkaitarren erreakzioa iritsi da Fernández-Agustí aizpen bidez. SUPER AMARA Bera Berari luzea egin zaio partida, izan ere, azken hamar minutuetan 2-6 partziala jaso du.
Hortaz, Euskal kopan garaipen berri bat. Hurrengo astean, multzoarekin bat egingo dute Joku Olinpikoetan ibilitako Cesáreo eta Cardoso –Brasiletik iritsi zenez etxealdia burutu behar du asteazken arte-. Eta ostiralean, Summer BAGera, Valladolidera egingo dute bidaia Mecalia Atlético Guardés aurkari izango dena Huerta del Rey ostiralean bertan 18,30etan.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 32, Zubileta Evolution BM Zuazo 26
SUPER AMARA Bera Bera 38 (17+21): Silva, Etxeberria (2), Cavo (5), Arrojeria (2), Ugartemendia* (4), Loidi (1p) eta Moreno (2) –hasierako zazpikoa- Gil (2), Menéndez (2), O’Mullony (5), Polonio (2), Fernandes (2), Hernández (3), Del Campo, Zolezzi eta Aalla (o.a.)
* Ugartemendia (Ainhoa Etxeberriaren bigarren abizena)
Zubileta Evolution BM Zuazo: González, Velasco (2), Berasategi (2), Isi Fernández-Agustí (7, 1p), García (2), Sánchez (2) y Sarrionandia-Ibarra – hasierako zazpikoa - Magda Fernández-Agustí (4), Blázquez (1), Encina (4), Erauskin (2), Arozamena eta Ezbida (p.s.)
Epaileak: Marta Fernández eta Maialen Calderón (euskaldunak)
Kanporatuak: Menéndez, Etxeberria eta Fernandes SUPER AMARAtik eta Berasategi, Isi Fernández-Agustí eta Encina Zuazotik
Partzialak: 3-3, 6-5, 10-6, 14-8, 17-11, 20-13 –atsedenaldia- 22-14, 23-15, 27-17, 29-20, 31-24 eta 32-26
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea