SUPER AMARA Bera Berak Zubileta Evolution BM Zuazo gainditu du gaur eguardian Lasesarre kiroldegian, aurredenboraldiko lehen lagunartean eta bigarren zati bikain bati esker (26-38, 18-17 atsedenaldian).
Aurrendeboraldiko ohiko partida. Pistan zortzi saio burutu ostean SUPER AMARA Bera Beratik eta bost baino ez Zubileta Evolution BM Zuazoren aldetik, bi taldeek partida bati ekin diote berriro, entrenatzaileen begiradak jokalari berriengan konzentratu direlarik. Maddi Aallak eta June Loidik –talde ohiaren aurka- eta Cristina Poloniok egin dute debuta eta albiste ona eman dute O’Mullonyk eta Gilek normaltasun osoarekin jokatu zutena.
Aurreneko norgehiagoka izan arren, partidak abiadura izan zuen, erasoek defentsak gainditu zituztelarik. Imanol Álvarezek planteatu zuen 5-1 defentsarei koordinazioa falta zaio. Espero bezala, entrenatzaileek minutuak banatu zituzten jokalarien artea eta atsedenaldira Zuazo aurretik (18-17(.
Bigarrenean, SUPER AMARA Bera Berak 6-0 defentsa ezarri zuen Zubileta Evolution BM Zuazo arazoetan sartuz eta donostiarrek korrika egiteko aukera izan zuten. Hamar minutuen faltan 24-29 aldea lortu zuten, partida amaieran handitu zutena prestakuntza fisikoa medio (26-38).
Fitxa: Zubileta Evolution BM Zuazo (26-38)
SUPER AMARA Bera Bera 38 (17+21): Aalla, Etxeberria (6), Arrojeria (3), Menéndez (2), Loidi, O’Mullony (2), Gil (2), Polonio (1), Fernandes (4), Hernández (8), Cavo (3), Moreno (2), Ugartemendia* (3), Del Campo (2) eta Silva (o.a.)
* Ugartemendia (Ainhoa Etxeberriaren bigarren abizena)
Partzialak: 2-4, 6-7, 9-7, 11-10, 14-13, 18-17 –atsedenaldian- 19-20, 21-22, 23-26, 24-30, 24-34 eta 26-38