Entrenatzaileen multzoko Iñigo Blancok aurkeztu du Cristina Polonio pibota, Nekane Terésen baja beteko duena SUPER AMARA Bera Bera 2021-22 denboraldiko plantilla, bihar arratsaldean aurredenboraldia hasiko duena ofizialki.
Blancok azpimarratu du “Cristina Poloniok defentsan nahiz erasaoan aukera gehiago emango dizkigu”. Pibotak Eli Cesáreo eta Ainhoa Etxeberriarekin bat egingo du posizio horretan, halere Blancoren ustez Polonioren profila “ezberdina da”.
Bestetik, gutxienez urtebetez SUPER AMARA Bera Beraren jokalaria izango dena “oso pozik” dagoela onartu du, “urrats handi bat delako” eta ondorioz, “ilusio handiz lanean hasteko”. “Ezin da Bera Berari ezetzik eman” adierazi du nahiz eta ohartarazi 23 urte bete berri dituenez bere erronkak “hobetzen jarraitu eta asko ikasi” izan.
Balonmano Morvedren aritu da azken denboraldia eta Valentzian eta Alcobendasen ere izandako ibilbideak izango, pibotak dio “irakaskuntza positiboa izan da”, izan da, jaitsiera postuak saihestea “zaila da”. Hori dela eta eskarmentu hori erronka handietara eraman nahi du “horrelako lehiaketak jokatzeko aukerarik ez dudalako izan (Superkopa, Kopa, Europa..) inoiz ahaztuko ditudan aukera eta esperientzia direlako”.
Ezaugarriaz galdetuta “kemana” azpimaratu du. Junior mailako selekziotik ezagutzen du Imanol Álvarez eta aderazi du SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak “jarrera, disziplina, defentsako lana eta korrika egiteko gaitasuna“ eskatu diola.
Taldekideak bezala, Cristina Polonio Gascako pistan hasiko da lanean bihar osteguna 18etan.