SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligako aurtengo All Starreko protagonista da, izan ere, bost sari lortu ditu, horien artean, jokalaririk onena, Renata Arruda atezain brasildarrak eskuratu duena.
Azkeneko urtetan ez bezala, ligako 16 entrenatzaileak izan 20-21 denboraldiko All Star-a osatu dutenak. Ondorioz, Maitane Etxeberria izan da eskuin hegalari onena; Mariane Fernandes, ezker albokorik onena; Renata Arrudak ere atezain onena saria eraman du eta Imanol Álvarezek entrenatzaile onena izendatu dute.
Horrez gain, bertan dira Silvia Arderius, central onena gisa; Sole López, eskuin hegalaria, Paulina Buforn, eskuin albokoa; Lysa Tchapchet, pibota; Aida Palicio, golegile nagusiena; María Flores, defentsan onena eta Danila So Delgado, etorkizuneko jokalaria.