Bera Bera

Select your language

Bart egin da ofiziala. Brasleko Eskubaloi Federazioak Jorge Dueñas hautatzaileak 15 jokalariekin osatu duen zerrenda ezagutzera eman du, ondorioz, Adriana Cardoso eta Renata Arruda Tokioko Joku Olinpikoetan izango dira.

Portugalen egindako konzentrazioa eta Hungarian jokaturiko hiru lagunarteko ostean, atzokoa azkena, Brasilek argitaratu du zerrenda. Adriana Cardosok arantza kentzeko aukera du, 2012an Londresera joateko atarian gelditu baitzen eta bederatzi urte ostean, 30 urterekin, ametsa bizitzeko aukera izango du. Uda horretan Bera Berara etorri zen Cardoso, 21 urte zituela, Renata Arrudak baino bat gutxiago. Atezainaren ibilbidea harrigarria da 22 urte baino ez eta Brasilek atepean duen konpetentzia izan arren aurreneko Olinpiar Jokuak biziko ditu.

Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak 2020-21 plantillako hiru jokalari izango ditu Tokiko Joku Olinpikoetan, hau da, Londres 2012an bezala, orduan Eli Pinedo, Bea Fernández eta Dara Carvalho izan ziren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores