Cristina Polonio pibotea SUPER AMARA Bera Beraren azken fitxaketa izango da 2021-22 denboraldirako. Sevillan jaio arren aspaldi dago Valentzian bizitzen, uztailean 23 urte beteko ditu eta eskubaloia uzteko erabakia hartu zuen Nekane Terésen hutsunea beteko du.
Poloniok 78 partida ofizialak jokatu ditu Ohorezko Mailan, Balonmano Morvedre taldean hiru denboraldi egin ditu eta bana Valentzian eta Alcobendasen. Cristina Polonio 28 jubenil mailan 28 aldiz izan da internazionala eta 30 aldiz junior mailan, ondoriz, Imanol Álvarezek ondo ezagutzen du.
Denboraldi honetan bere taldearekin Guerreras Iberdrola Ligan mailari eutsi dio, azken jardunaldian Uneatlántico Pereda gainditu ostean, berak zazpi gol sartu zituen partida borobila eginez eta Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife eta Adesal Córdoba taldeen arteko berdinketa lagun.