Espainia eta Brasileko hautatzaile Carlos Viver eta Jorge Dueñasek ekainean lan egingo duten jokalarien zerrenden berri eman dute, Tokioko Joku Olinpikoen atarian.
Bertan dira Elisabet Cesáreo Espainiarekin eta Adriana Cardoso eta Renata Arruda, Brasilekin. Pibote kataluniarra ekainaren 12rako deituta dago, beste 21 jokalariekin, Andorran ekainaren 20ra arte burutuko dutena. Bestetik, Cardoso eta Arruda Brasilekin ekainaren 14tik uztailaren 13ra arte arituko dira Portugal eta Hungarian.