Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak gaur goizean Josean Gascan Maddi Aalla aurkeztu du, Zubileta Evolution BM Zuazo taldetik datorren 24 urteko atezaina, azken zortzi denboraldiak egin dituenarekin, ohorezko mailan, azken seirak. Plentzian jaiotakoa, urtebetez sinatu du SUPER AMARA Bera Berarekin.
“Zuazo uzteko erabakia ez da erraza izan, oso pozik egon naizelako bertan, baina etapa hori ixteko unea iritsi dela sentitu du eta hona iritsi helburu berriekin” komunikabideen aurrean adierazi du Maddi Aallak.
Taldeko hainbat jokalari ezagutzen ditu, Maitane Etxeberria, María Prieto O’Mullony eta Laura Hernándezekin bat egin zuen bere garaian junior mailako selekzioan. Aalla “oso pozik” dagoela adierazi du SUPER AMARA Bera Berarekin sinatu duelako. “Niretzako erronka berriak bizi ahal izateko aukera oso polita da, Europako lehiaketa bizitzeko esperientzia, tituluak lortzeko borroka eta lan egiteko irrikitan nago eta taldeari dudan guztia emateko”.
Atezain bezala zer nolako ezagaurriak dituen galdetuta, “bizia naiz eta mentalki oso indartsua” aipatu ditu Aallak, horregatik “taldea bolada positiboarekin jarraitzea eta dena ondo irtetea” espero du.
Bestetik, Tati Garmendiak “ez dator inor ordezkatzea, bere kalitatea ematea baino” adierazi nahi izan du. “Urtero taldea ahalik eta gutxien aldatzea da asmoa eta oso pozik gaude etorriko diren jokalariekin” aitortu du.