Arratsaldean SUPER AMARA Bera Berako plantilla eta zuzendaritza hartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kultura eta kiroletako foru diputatu Harkaitz Millan; Eider Mendoza bozeramaile eta Kiroletako zuzendari Goizane Álvarez, izan dira berta, besteak beste Covid protokolopean Tronu aretoan burutu den ekitaldian.
Aurreskua dantza ostean, Tito Irazusta kazetariak aurkeztu du omenaldia. Harkaitz Millan foru diputatuak , plantilla zoriontzeaz gain “gazteenak kiroletako bokazioa izan dezaten premiazko erreferenteak zarete, zabaltzen dituzen baloreei esker”. Diputazioak txapel urdinak banatu ditu eta Alba Menéndez kapitainak foru aldundiaren babesa eskertu du. “Hemen egoten bagara berri onak direla seinale”, ospakizunaren argazkia eta Millan eta Álvarezi kamiseta bana oparitu aurretik.
Bere agerraldian, Tati Garmendiak “Bera Beran lehiatzeko sena” azpimarratzeaz gain, “plantillaren eratzukizunaren sena” Covid saihesteko taldeak egindako saiakera txalotu du. “Halere, aurrera begiratu nahi dugu, Kopa onena antolatzeko eta Europari ausardiaz begiratzeko” amaitu du.