SUPER AMARA Bera Berako plantilla eta zuzendaritza hartu du Donostiako alkate Eneko Goia, Kiroletako zinegotzi Martin Ibabe eta partida bakoitzako ordezkari bana Covid protokoloa dela eta.
Alkateak adierazi du “elitean hainbeste arrakasta duen talde bat hiria izatea harro sentitzeko modukoa da” eta Alba Menéndez kapitainari oparia eman dio. Honek, Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria lagun, zazpigarren Ligaren kamiseta opartu die Eneko Goia eta Martín Ibaberi eta Liga ospatzen argazki bat.
Bere agerraldian “Bera Bera Donostiako xirimiria da” adierazi du Fernando Diez Mintegik. “Ixilean lan egiten oparoa egiten dugu eta oso saiatua. Hor gaude beti, pixkanaka proiektuna sakontzen ari dena lortutako arrakastak medio eta gaurtik erronka berri eta liluragarrietan gure begirada jarriz” azaldu du. “Inkonformista gara, kementsuak eta ahalik eta Kopa onena antolatzen saiatuko gara hurrengo udaberrian eta Europari ausardiz begiratzea”. “Eskubaloi taldea Bera Berak icebergaren tontorra baino ez da”.