Hori da helburua. Bigarren denboraldi jarraian, Guerreras Iberdrola Ligara partidarik galdu gabe amaitzea. Horretarako punturen bat atera beharko du SUPER AMARA Bera Berak KH7 BM Granollers taldearen aurka, bihar larunbatean Josean Gascan (19etan, Álvarez –EAE- eta Bustamante –nafarra-).
Ligako aurreneko fasean, SUPER AMARA Bera Berak bi berdinketan baino ez zituen utzi bidean, Rincón Fertilidad eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeen aurka, biak Gascan. Bigarren fasean egindako ibilbidea zoragarria izan da, eztabaidarik gabeko zazpi garaipenekin, 30 gol baino gehiago alde eta 23, kontra. Ondorioz, Atlético Guardés, bigarren sailkatuari zortzi puntuko aldea ateratzen dio, 2010-11ko denboralditik abantailarik handiena. Iazko denboraldian egindako ibilbidearen jarraipena da aurtengoa. Izan ere, SUPER AMARA porrotik jaso gabe iritsi zen 16. Jardunaldian, Elcherekiko lau puntuko aldea, sei jardunaldien faltan. Orduan pandemiak bizitza aldatu zuen eta Alarma egoerak lehiaketak bertan behera utzi zituen 2020ko martxoan.
Cavo, baja eta Del Campo eta Zolezzi, alta
Asteazkeneko entrenaldian, Malena Cavok luxazio txiki bat izan zuen eskuin sorbaldan. Antza, sorbalda berkokatu zen eta atzo erresonantzia egin ziotenez bihar ez du jokatuko. Aitzitik, June del Campo eta Amaia Zolezzi, Lacturale Bera Berako bi jubenilak sartuk ditu deialdian Imanol Álvarezek. Urtarriletik astean bi aldiz entrenatu izan dira taldearekin, Santanderren eta Gascan jokatu zuten bi partida eta larunbateko ospakizunetan izango dira.
Asteazkenean Rocasak Málagari irabazita, KH7 BM Granollers Europara joateko aukerarik gabe gelditu da.
Bestetik, Sara Gilek sendagile eta kirol agiria jaso du baina ez da deialdian sartuko. Aurrendenboraldira ahalik eta indartsuen iristea da bere asmoa.
Agurrak
Bihar azken partida izango da Bera Berarekin Renata Arruda eta Manu Pizzorentzat eta Nekane Terések eskubaloiari egingo dio agur. Xabier Gorrotxategi prestatzaile fisikoarentzat ere azken partida izango da.
Norgehiagoka amaieran, Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Francisco Blázquezek Guerreras Iberdrola 2020-21 ligako txapeldun garaikurra emango dio plantillari.