Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola Ligako aurtengo garaikurrik gabe baina bi opariekin Bera Bera Eskubaloiaren plantilla eta zuzendaritzak SUPER AMARAko Riberas de Loiola dendan babesle nagusiari eta Uvesco taldeari babesa eta inplikazioa eskertu nahi izan die Tati Garmendiak.

Bera Berako eskubaloi arloko arduradunak Uvesco taldeko zuzendari nagusi José Ramón Fernández de Barrena; Uvesco taldeko zuzendari komertziala Paz Fernández eta SUPER AMARAko Javier Olmos zuzendariri zuzendu zaie “emakumeen kirolari ematen diozuen babesa eskertu nahi dizuet” eta, era berean “bien artean sortu den gertutasuna” nabarmendu du. “Gure taldeko beste bat zarete” azpimarratu du. “Urte t’erdin bi Liga ospatzen ari gara ekitaldi batean” gaineratu du eta egoera berezi hauetan “jokalarien eta entrenatzaileen lana txalotu nahi dut”. Izan ere, bere ustez, “oso ondo egin dugu, lan bikaina izanda, hazteko gogorekin eta, batik bat, gure baloreei eutsiz, zuekin (SUPER AMARA eta Uvesco) partekatzen ditugunak.

Hitzen ostean, Tati Garmendiak eta Alba Menéndez kapitainak José Ramón Fernández de Barrenari oihal batean matematikoki Ligako txapelketa lortu zuen eguneko argazkia eta kamiseta bat sinatuta oparitu dizkiote.

Opariak eskertzeaz gain, jokalariek bertako produktuen poltsa bana jaso dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores