Ordubetez Bidebietan gaur goizean entrenaldia burutu ostean, SUPER AMARA Bera Bera Hondarribiko Aeroportura abiatu da Autocares Davidekin Madriletik Kanariar Uharteetara iristeko. Gipuzkoarrek Guerreras Iberdrola ligaren zazpigarren jardunaldiari ekingo dio Telden Rocasaren aurka (21etan, bertako orduan, TDP) partidarik galdu gabe jarraitze aldera.
Agerraldian, Imanol Álvarezek taldeari “orain arte bezala egitea” eskatu dio, “ez dakit nola egingo dugun baina partidarik galdu gabe jarraitu nahi dugu”. Bere iritziz “ez da derbi bat urruti gaudelalo baina jokatzeko partidarik erakargarrienetarikoa da eta motibaturik gaude Rocasari irabazteko”.
Bere ustez “sasoi onean gaude eta aprobetxatu nahi dugu”. Imanol Álvarezek ez daki “nola prestatuko duen Rocasak Kopa” –maiatzaren 21etik 23ra antolatuko duena-, baina bere kasuan “Kopa prestatzeko modurik onena bihar ondo jokatzea da” adierazi du.
Klubak atzo iragarritako hiru bajen aurrean, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak “aspaldi dakigu bai guk bai beraiek ez dutela hemen jarraituko baina profesionaltasuna erakutsi dute eta lan asko egin dute”. “Orain beste pizgarri bat izangto dute, partidak ez galtzea eta titulu berri bat”. Hurrengo urteko plantillaz galdetuta, “berriak gure joku erara moldatuko direla uste dut”.