Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako Tati Garmendiak iragarri du Nekane Terés, Renata Arruda eta Manuela Pizzo ez direla hurrengo denboraldiko plantillako partaide izango arrazoi ezberdinak tarteko.

Terés eta Arruda hirugarren denboraldia betetzen ari dira Donostian, bi Liga, Kopa eta Superkopa bat irabazi dituztenak; Pizzok berriz bi Liga eramango ditu. Hirurek titulu gehiago irabazi dituzte: Terések Liga eta Kopa Itxakorekin, Arrudak Kopa Xixonekin eta Pizzo, Liga eta Challenge Cup Rocasarekin.

Agerraldian, Nekane Terések ezagutzera eman du “eskubaloia utziko dut”. “Nire gorputzak eta buruak atsedena eskatze didate eta unea iritsi da –jarraitu du pibote nafarrak-. Pozik hartu dut erabakia, atzera begiratzen badut oso urte politak bizi ditut, eskubaloiak guztia eman dit, horrela sentitu dut eta erraza izan da”. Andosillakoak kirol ibilbidea itxi du “eta orain beste etapa bati ekingo diot, beste proiektuak ditut, ilusio handikoak”.

Terések eskartu nahi izan die “urte hauek bizitzeko posible egiten duten horiei, River Ega, Itxako, Porriño, Aula eta Bera Beran”. “Unea iritsi da ”, Liga irabazita “ilusio handia eman didana”, Kopa eskuratzea “ibilbidea borobiltzea izango litzateke”. “Imanolekin hitz egin nuen eta komenzitzen ez nion aukerarik utzi” azaldu du. Azkenik, eskubaloitik “pertsonak izan dira onena, leku bakoitzean familia bat eramaten dut eta ni naizen hori eskubaloian ezagutu dudan jendeari esker da”. “Oso pozik nago, nahiz eta pena da familiarekin eta zalegoekin ezin ospatzea” amaitu du.

Renata Arruda, aldiz, emozionatuta agertu da komunikabideen aurrean. “Bera Bera familia bezalakoa da, oso gustora egon naiz baina aldaketa behar dudan sentsazioa dut Europako beste taldea batera” azaldu du. Brasildarrak onartu du “oso oroitzapen onak eramango ditut, lagunak eta tituluak. Donostia zoragarri da eta Espainiara itzultzekotan Bera Bera dago nire buruan”. Kopak “ilusio” berezia egite dio, bere lehenengo titulua izan zelako Xixonen.

Bestetik, Manu Pizzok lerro batzuk idaztea erabaki du. “Gaur agurtzea tokatze da, zorterik handiena izan dut azkeneko urtetan talde zoragarri honetako partaide izan naizelako Espainiako eskubaloiko gorenean! Talde honen grina, ilusioa, lana, esfortzua eta borroka konpartitzen izan dudan aukera zeharo eskertzen dut. Asko ikasi dut eta pista barruan eta kanpoan gauza asko lortu ditugu. Hori guztia nirekin eramango dut! Klubari eta entrenatzaileei eskerrak eman nahi dizkiet nigan jarritako konfidantzarengatik eta familiako partaide utzi didazuelako! Laster arte!”. Argentinarrak ez du etorkizunaz ezer zehaztu.

Tati Garmendiak onartu du baja garrantzitsuak direla “denboraldiak egin dituztelako gurekin”, halere, beste urtetan bezala espero du “bajak ondo betetzea”.

Liga ospatu ostean, SUPER AMARA Bera Berak ostiralean Telden Ligako azkenaurreko partidari ekingo dio Rocasarekin (22etan Donostiako ordutegian, TDP). Bihar goizean Bidebietan entrenatuko da eta ostean Las Palmasera egingo du bidaia.   

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores