Bera Bera

Select your language

“Egindako lana borobildu egin behar dugu” ekin dio bere agerrealdian, komunikabideen aurrean Imanol Álvarez, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak. Beste jardunaldietan ez bezala, puntuak pilatzea helburu zelarik, “oraingo honetan liga irabazteko jokatuko dugu”. 

SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligako azken hiru jardunaldietan sartu da Rocasarekiko zortzi puntuko aldearekin, kanariarrek oraindik jokatzeke dituztena. Horregatik, Elche visitelche.com taldearen aurka larunbatean (19etan) Gascan puntu bat lortzearekin nahiko da zazpigarren liga irabazteko. Rocasak ez badu A Sangriñan irabazten, donostiarrak ere txapeldunak izango lirateke.   

Hori dela eta, Imanol Álvarezek eskatu du “Rocasak zer egiten duen begiratu gabe jokatu behar dugu, liga irabazteko aukera dugulako”. Bere ustez “alde positiboak baino ez dituen finala jokatuko dugu, negatiboak ez beste bi aukera ditugulako”. “Finala da helburua lortzen bidean jartzen gaituelako eta partidarekin gozatu nahi dugu” adierazi du.

Baina, era berean, partidati eta aurkariari errespetu handiena. “Orain azkoz gertuago ikusten dugu baina ez dago eginda” ohartarazi du. “Gauzak ondo egin ditugu, irailen pentsaezina den abantaila dugu hiru jardunaldien faltan baina puntua lortu behar dugu orain eta Elche, Rocasa eta Granollers ditugu aurkari, ez da erraza izango”. Elchez dio “oso talde ona dela, batez ere defentsako lana arrakastaz aldatzeko gaitasuna duelako”, horregatik, taldeari “une bakoitzean zer egiten ari diren irakurtzen jakin behar dugu”. Eta defentsan, “konzentraturik atera joanekoan bezala”. Ana Martínez eta Lysa Tchaptchet azpimarratu ditu, “Anak taldea ondo zuzentzen duelako, badakielako zer behar duen uneoro eta pibotea oso indartsua da”. Hori dela eta “defentsan nagusi bagara korrika egiteko aukera izango dugu”.

Taldeak bizi duen sasoi onaz galdetuta, Imanol Álvarezek onartu du “Kopako porrotak aldatu zuen guztia, denok jarri dugu gure aldetik eta taldea osatu dugu lesioan iritsi arren, izan ere, urtarriletik 14 jokalari gara, bakoitzak jakin badaki zer den bere papera, guztiek jokatzen dute eta fisikoki ondo daude Xabi Gorrotxategiren lanari esker”. “Bolada onarekin eta etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu” amaitu du.

Argazkia: Gorka Goikoetxea

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores