Partida borobila SUPER AMARA Bera Berak egin duena Granollerseko Palau d’Esportsen, Guerreras Iberdrola ligako titulua hizpide duen multzoko laugarren jardunadian, KH7 BM Granollers hasieratik bukaerara gainditu duena, defentsan lan itzela eginez, 22 geldiketa egin dituen Arruda gaindiezin agertu da eta erasoan, kontraerasoetan edo joku geldoan asmatzen jakin izan duelako.
Imanol Álvarezek errespetoa zor zion KH7 BM Granollers taldearen erasoko jokoari, horregatik Guarieiro agertu den bakoitzean Maitane Etxeberria atera da brasildarraren bila, bertakoetan zalantzak sortuz. Gipuzkoarrak gainera baloiak lapurtu ditu eta kontraerasoan golak egin. 6-0 horretan Ainhoa Etxeberria, Pizzo eta Hernández zituen ondoan, Fernandes eta Arrojeria kanpoaldean. Pizzok erasoan Malena Cavori utzio dio lekua, partida handia egin duena.
Hasieratik, SUPER AMARA Bera Berak Wigginsen aurrean asmatu egin du, hutsuneak aurkituz Arrojeriaren bidez eta Ainhoa Etxeberria eta Cavo (8’ 2-6) eraginkor. Robert Cuestak partida gelditu behar izan du bere taldeari argia eman nahian, batez ere Maitane Etxeberria Guarieiroren gainean ateratzen denean aukerak ematen. Baina Capdevilak gola egin arren, Fernandesek erantzun du eta Guarieiroren kanporaketa aprobetxatuz, Cardosok penaltiz egin du gola eta Pizzok kontraerasoan (12’: 3-9).
Partida abantailarekin, bere erakustaldia hasi du Arrudak. Veguék gola egin du, Cardosok penaltia huts egin du baina Maitane Etxeberriak baloia lapurtu eta gola egin du. Baina momento txarra iritis da, erosoan faltak –hausnarketarako gaia- eta baloi galduak –guztira zortzi lehen zatian- KH7 BM Granollers gerturatu du Ana González Ona Vegué (25’: 9-12) hegaletatik asmatuta. Sobreperaren kanporaketa batekin –ametsgaiztoak izango ditu Arrudarekin- 0-2 partziala lortu dute donostiarren (11-16) Cavok kanporaketa ikusi arren.
Bigarren zati hasieran erabaki da norgehiagoka. Cesáreo eta Terés erdian, Maiatane Etxeberria eta Menéndez, lagun, bat gutxiago egon arren defentsan, donostiarrek ez dute golik jaso eta erasoan asmatu. Arrudak Elene Vázquezi gelditu dio barneraketa eta Fernandesek partidaren gola egin du hamaika metrotik salto eginez. Jarraian, Menéndezek baloi lapurtu du Maitane Etxeberriak sarera eraman duena. Robert Cuestak partida gelditu du bigarren minutuan baina tartea handia zen dagoeneko (32’: 11-18). Gomes brasildarrak gola egin du baina jarraian beste 0-3 Marta Merak geldiketa onak egin arren. Malena Cavok defentsan baloia lapurtu du eta gola egin, Terések lapurtu du Menéndezen mesederako eta Arrojeriak hutsunea aurkitu du eta Castañeraren kanporaketa (37: 12-21). Partida bideratuta baina SUPER AMARA Bera Berak bereari eutsi dio. Cardosok penaltia huts egin du baina hurrengo aukeran ez eta Sobrepera eta Arruda nor baino nor aritu dira. Kataluniarrak bere bigarren zatian taldeko bigarren gola egin du 43 minutuan baina brasildarrekin ezin izan du.
Gipuzkoarrek bigarren zati erdialdean lekua galdu du 5-0 partziala jasoz (52’: 20-26) Menéndezek apurtu duena. Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera Granollersen erronka bereganatu du, Aula eta Gijón gainditu dituzten Rocasa eta Atlético Guardésekiko abantailari eutsiz, asteazkenean errekuperatuko duten partidaren zain. Sant Jordi biharamunean, SUPER AMARA Bera Berak liburua, arrosa eta puntuak ekarri ditu Donostiara.
Fitxa: KH7 BM Granollers 22, SUPER AMARA Bera Bera 32
KH7 BM Granollers 22 (11+11): Wiggins, González (3), Capdevila (2), Castañera (1), Gomes (3), Guarieiro (1) eta Vegué (7, 2p) –hasierako zazpikoa- Sobreprera (3, 1p), Vázquez (1), Prelchi (1), Torrás, Colomer, Moragués eta Mera (o.a.),
SUPER AMARA Bera Bera 32 (16+16): Arruda, M. Etxeberria (3), Arrojeria (4), A. Etxeberria (1), Cavo (4), Fernandes (2) eta Hernández (1) –siete inicial- Pizzo (4, 3p), Cardoso (5, 2p), Menéndez (5), Terés (1), Cesáreo (1), Moreno (1) eta Silva (o.a.)
Epaileak: Jordi Ausàs eta Miquel Florenza, kataluniarrak
Kanporatuak: Castañera, Sobrepera eta Guarieiro KH7 BM Granollersetik eta Fernandes, Cavo eta Menéndez SUPER AMARA Bera Beratik.
Partzialak: 2-3, 3-6, 5-10, 7-11, 8-12, 11-16 –atsedenaldian- 12-19, 12-21, 13-25, 18-26, 21-28 eta 22-32
Argazkia: Xavi Solano