SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbata (18:45etan Teledeporte) titulua hizpide duen multzoko laugarren jardunaldiari ekingo dio KH7 BM Granollers taldearen aurka Palau d’Esports pistan (Jordi Ausàs eta Miquel Florenza, kataluniarrak) bigarren sailkatuarekiko abantaila mantentze aldera.
Imanol Álvarezen plantillarentzat bidai hau erronka da. Izan ere, 2018-19 denboraldian, SUPER AMARA Bera Berak A Guarda, Elx, Valladolid, Granollers eta Alcobendasen galdu zuen. Entrnatzaile bizkaitarrak gogorarazi du “liga hura Granollersen galdu genuela esango nuke” Palaun (27-26) galdu ostean apirilaren 7an, Rocasa líder utzita. Halere, agian sei hilabete beranduago hurrengo seigarren liga irabazteko zutabeak hor jarri ziren, Arrudak geldiketa osteko kontraerasoa Pizzok gauzatu zuen segundu gutxi falta zirela. Aurtengo denboraldian, SUPER AMARA Bera Berak pista horietan hiru garaipen lortu ditu –zoritxarrez Alcobendasen ez da arituko – eta Granollers falta da.
Bi taldeak azkeneko astetan baja izan diren jokalariak ezingo dituzte deialdian sartu oraindik: Boada, Sara Gil eta O’Mullony donostiarren aldetik eta Kofler, Sarandeva eta Castañera, bertakoen kasuan. Elene Vázquez donostiarra Rincón Fertilidad Málagarekin lesionatu zen baina, antza, jokatzeko moduan izango da. KH7 BM Granollersek bolada txarrari amaiera jarri nahi dio, izan ere, B multzoko líder moduan sartu zen bigarren fasean eta Valladoliden berdindu zuen eta Málagarekin eta A Guardan, galdu.
Guarieiro erasoan erreferentzia bada ere, Imanol Álvarezek ohartarzi du “talde moduan erasoan jokatzeko duten era asko gustatzen zait”. “Torrás zentralak aukera ezberdinak landu ditzake eta Capdevila, Sobrepera, Vegué, Ana González, Gomes, Wiggins.. arriskutsuak dira jokatzen uzten baditugu”. Historikoan SUPER AMARA Bera Bera nagusi da 10 garaipen eta porrot bakar batekin. Donostiarrek gaur egin dute bidaia Autocares Davidekin.