Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen esanetara izan da gaur goizean KH7 BM Granollers taldearen aurkako partida hitz egiten, izan ere hitzordua larunbatean Granollerseko Palau d’Esports kiroldegian (18:45etan, Teledeporte) izango da.

Rocasaren aurkako garaipenak bigarren sailkatuarekiko abantaila handitu du. “Egoera ezin hobean gaude, Elcheren aurka Kopako partida ostean sinatuko genukeena” onartu du Imanol Álvarezek. Izan ere, “hobeto egotea zaila zen, Malagaren aurka puntu bat baino ez dugu bidean utzi, dena ondo atera da”. Halere, “bideratu egon” arren partida zailak ditugu eta horregatik ez nago lasai” dio.

SUPER AMARA Bera Bera entrenatzailearen ustez “partida guztiak irabazteko gai gara baina, era berean, edozein momentuetan partida galdu dezakegu”. Hau da, gerta liteke, azaldu duenez, “jokoan ditugun 10 puntuetatik sei atera eta Liga galdu eta lau puntu lortuta, txapelketa irabazi”. Horregatik “ez gara fio, talde guztiek helburuak dituzte eta konplikatua izango da”.

Granollerseko Palau d’Esports “pista arriskutsua da”. “Diela bi urte gol bategatik galdu genuen eta iaz kontraerasoan Pizzok sartutako golari esker irabazi genuen, aurretik Renatak oso geldiketa ona egin ostean” gogorarazi du. Aurkariaz, KH7 BM Granollers, alegia “agian ez dago bere sasoi onean, lehenengo lerroan jendea falta du baina gazteak dira, etorkizun handikoak eta eskubaloian oso ondo jokatzen dute”. Zentzu honetan, “talde moduan egiten duten jokua” azpimarratzen du. Guarieiro da erreferentzia baina, bere ustez, “Granollers askoz gehiago da, Torrás zentralak modu ezberdinak agindu ditzake , Sobrepera eta Vegué internazionalak dira, Capdevila, Gomes, Ana Gonzalez, Wiggins, etorkizun oparoa dute”. Gaztetasunak baldintzatu dezake Granollers “baina gauzak ondo egiten badakite”.

Rocasa osteko partidatik hausnarketa bat egin zuen: “ondo jokatu ez arren, oso zaila da gu irabaztea”. Hau da, aurkariak gauza asko ondo egin behar ditu: “gol kopuru zehatz bat sartu, erasoan eta defentsan asmatu…”.

Gakoak non dauden galdetuta, Imanol Álvarezek adierazi du “gure defentsako lanak beraien talde jokua estutu behar du”. “Erasoan mina egiteko gaitasuna dugu baina, gure defentsak eragin handiagoa izan lezake, atezainen ekarpena bezala” gaineratu du. 

Bere taldeaz, Imanol Álvarezek azpimarratu lesionatuta dauden jokalariak ezik, “gainontzeko 14 jokalariak sasoi betean daude” eta garrantzia handia ematen dio “bakoitzak badaki zer nolako papera duen taldean eta denen ekarpena beharrezkoa dela, baikorra naiz horregatik”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores