Bera Bera

Select your language

“Partida garrantzitsua dela nabaritzen da” adierazi du SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek Guerreras Iberdrola ligako hirugarren jardunaldiren atarikoan, non bere taldeak larunbatean Gascan (19etan Teledeporten) Rocasa Gran Canaria hartuko duen, bigarren sailkatua.

Entrenatzaile euskaldunaren esanetan “gurekin batera ligan talderik indartsuenaren aurka lehiatzeko unea iritsi dela uste dut”. Imanol Álvarezek “Kopan kanporatuak gelditu osteko goiza” gogorarazi du “non Rocasaren entrenatzaileekin hitz egin nuen eta begiratu, non gauden orain, Liga irabazteko aukera gehien dauzkagunak”, KH7 BM Granollersek atzo Rincón Fertilidad Málagaren aurka galdu ostean.

Rocasa aurkari nagusiena den galdetuta, Imanol Álvarezek adierazi du “hurrengo partida da eta gure atzetik dagoen taldea, partidari berezitasun berezia ematen diona”. “Irabaztea ez da definitiboa izango baina bai urrats garrantzitsua dugun abantaila handitzeko”. Gipuzkorrek 15 puntu dituzt eta 11 kanariarrek eta hauek partida bat gutxiago, Atlético Guardésen aurka Telden (apirilaren 28an). 

SUPER AMARA Bera Beraren entrantzailak uste du aurtengo Rocasak “ezaugarri berdinak ditu talde gazteago batekin, María Gomes, Mbengue lesioak gaindituta, Spugnini…” eta defentsako lana “hobea eginez, talde gisa”. “Ez da batera erraza Elche bezalako talde bati 13 goletan uztea”. Era berean, azpimarratu du bere taldea “Rocasa gainditzeko baliabideak ditugu”. “Horretarako partidan Elxen bezala sartu behar dugu” eskatzen die jokalariei. Álvarezek dio “Elxen lortutakoak garrantzia izango luke Rocasasi irabazita”, izan ere, ematekotan “gutxienez lau puntuko aldea izango genueke hamar puntu gelditzen direnean”.

Argazkia: Gorka Goikoetxea

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores