Liberbank Gijónen aurka partida borobila egin ostean eta Koparako sailkapena lortuta, SUPER AMARA Bera Bera Elxera bidea da, non bihar Elche visitelche.com taldearen aurka jokatuko duen Guerreras Iberdrola ligako lidergoa berretsi aldera.
Gipuzkoarrentzako Elx plaza zaila izan da betidanik. Halere, Imanol Álvarezek azpimarratu du “gogotsu goaz, garrantzi handiko partida baten aurrean gaude, aurkari gogorra da, gauzak zailak jartzen dizkigun horietakoa”. Halere, baikor da entrenatzailea “nik uste dut urte ona dela horri buelta emateko, espero dut talde ausarta izatea”.
Asteazkenean A Guardan galduta, Elchek sei puntu baino ez ditu, bostgarrena da sailkapenean, bi puntura ditu Guardés eta Granollers, Rocasa bostera eta SUPER AMARA Bera Bera zazpira, ondorioz, premiazkoa du garaipena Europarako txartela ematen duten hiru lekuak ihes egitea ez badu nahi.
Kopan Elcheren aurka izandako porrota “gogoratzen dugu” oraindik ere, “min asko eman ziguna” onartu du Imanol Álvarezek, halere, SUPER AMARA Bera Bera bolada on batean aurkitzen da, irailean baino argudio gehiagorekin baina aurkariarekiko errespetu berarekin. “Elche ondo landutako taldea da eta, nire ustez, Ana Martínez da erreferentziazko jokalaria ia guztia kontrolpean du, taldeari arnasa ematen diona” azaldu du entrenatzaileak, asteazkenean, Kopako partidan Malena Cavori atsedena eman ziona “muskulu bikietan mina zuelako”.
Teledeportek partida zuzenean eskainiko duenez, norgehiagoka Elxeko Esperanza Lag kiroldegian ospatuko da larunbatean 16etan, José Alberto Macías eta Ernesto Ruíz andaluziarrek zuzenduko dutena.