Guerreras Iberdrolak ligako txapelketa helburu duen multzoak aurreneko jardunaldia bizi izan du gaur eta aurreneko poza SUPER AMARA Bera Berak eman duena, aise gainditu baitu Liberbank Gijón Gascan (37-22, 20-11 atsedenaldian).
Hasteko, Imanol Álvarezek zur eta lur utzi du ikuslea defentsa irekia ezarri duelako, Santander eta Puerto del Carmen taldearen aurka lehen zatietan erabili zuena. Arrojeria aurrean jarrita, atzean Cesáreo, Menéndez eta Etxeberria, Moreno eta Cavo hegaletan eta Arruda atezain.
Méndezen aurreneko berdinketa ostean (1-1), defentsak aukerak eman ditu eta SUPER AMARA Bera Berak Arrojeria eta Fernandesen bina golekin aurreneko tartea ezarri du (4-1). Asturiarren lehen lerroari –Cacheda eta Fariarik gabe- asko kostatu izan zaio hutsuneak topatzea eta donostiarrak erraz iritsi dira erasora Menéndez eta Etxeberria kontraerasoan (12’: 8-3).
Méndezek ardura hartu du eta Cristina Cabeza entranatzailean hutsartearen ondorioz, asturiarrak Martínez pibotearekin lotura gauzatuz gertaratu dira (17’: 11-8). Halere, Etxeberria birritan abantaila berreskuratu du eta aldeketekin, Moreno aurrean jarri da defentsan eta Hernández nahiz Cardosok gola egiteko gaitasuna erakutsi dute. Atsedenaldian, Palicio saiatu arren, partida erabakita zegoen (20-11).
Bigarrenean, Imanol Álvarezek 5-1 defentsarekin jarraitu du Cavo aurrean jarrita eta Ainhoa Etxeberria erdian kokatuz. Laura Hernándezek gola egiteko ardura beregain hartu du (32’: 22-11). Bi kanporaketa jarraian tarteko, Maitane Etxeberria eta Menéndezena, Liberbanki aukera eman diote eta 0-3 partziala lortu ere Palicio protagonista.
Cristina Cabezak jokalari gazteak sartu ditu eta Imanol Álvarezek minutuak banatzen. Partidaren erritmoa zeharo jaitsi da amaierara 37-22 iristeko.
Asteazkenean, Bidebietan (19etan) Kopako kanporaketako itzulera partida izango da Balonmano Morvedrerekin eta larunbatean bigarren jardunaldiari ekigo dio Elxen (16etan Teledeporten).
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 37, Liberbank Gijón 22
SUPER AMARA Bera Bera 37 (20+17): Arruda, M. Etxeberria (4), Cavo (3), Cesáreo, Arrojeria (5), Fernandes (4) eta Moreno (2) –hasierako zazpikoa- Menéndez (4), Cardoso (5, 2p), Hernández (7), Terés, Pizzo (2), A. Etxeberria (1) eta Silva (o.a.)
Liberbank Gijón 22 (11+11): Ezbida, Calbón (3), Méndez (6), Palicio (6), Palomo (1), Martínez (4) eta Vallina (1) –hasierako zazpikoa - Torreira, Collado, Fernández (1p) eta Alonso (p.s.).
Epaileak: Alejandro Hoz eta Álex Riloba (kantabriarrak)
Kanporatuak: M. Etxeberria eta Menéndez SUPER AMARAtik
Partzialak: 2-1, 6-2, 9-5, 13-9, 15-9, 20-11 –atsedenaldia- 23-13, 27-14, 29-17, 33-20 eta 36-21