Bera Bera

Select your language

“Onena dator” dio Eli Cesáreok Espainiako selekzioarekin Joku Olinpikoetara txartela lortu ostean, izan ere bihar (18etan) Josean Gascan SUPER AMARA Bera Bera eta Liberbank Gijón taldeek Guerreras Iberdrola ligaren bigarren faseari hasiera emango dioten.

11 puntu bilduta, A multzoko liderrak B multzoko laugarrena hartuko du bi puntu baino ez dituena aurreneko fasean lortutakoa. Halere, donostiarrek argi dute ez dira fio. Asteazkenean Sagunton bigarren zatiko partziala galdu zuten eta asturiarrek erreferentziazko jokalariak galdu arren –Montilla, Rivas eta Cacheda- “kalitatezko taldea” da dio internazioanalak “eta bi puntuak lortu nahiko dituzte”.

SUPER AMARA Bera Berak, Boada, O’Mullony  eta Sara Gil jokalarien bajak izanda, selekzioek eta Saguntoko partidan eragindako nekea gainetik kendu du eta asturiarren aurka “lehiatzeko gogokin gaude” dio Cesáreok. Alejandro Hoz eta Álex Riloba, kantabriarrek zuzenduko dute lehia.

Jardunaldian beste partida baino ez da ageri, Aula Alimentos de Valladolid eta KH7 BM Granollers taldeen artekoa, Guardés eta Málaga elkarren aurka arituko direlako Europan. Ondorioz, martxoaren 31rako bi partida interesgarriak utziko dira, galizarrek Elche hartuko dute eta andaluziarrek, Rocasa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores