Bost goleko abantaila SUPER AMARA Bera Berak lortu duena gaur Saguntoko René Marigil kiroldegian Balonmano Morvedre (25-30) gaindituta, Kopako kanporaketako joanekoan.
Martxoaren 5az geroztik atzo egin zuten gipuzkoarrek aurreneko entrenaldia jokalari guztiekin. Halere, aurreneko zati bikaina osatu dute (11-18), bigarrenean intentsitatea galdu dute eta Solano atezainaren aurka topo egin dute, tartea zabalagoa izatea saihestuz. Izan ere, partidari hasiera ona eman dio taldeak, Imanol Álvarezek Donostian gelditu ziren jokalarien aldeko apustua egin duelarik.Terés eta Menéndez erdian, Hernández eta Maitane Etxeberria babestuta eta hegaletan Arrojeria eta Moreno, Alice Silva atepean, sekulako partida egin duena, lehen zatian 13 geldiketa eginez eta Borges eta Dias herrikideak jaurtituko baloia ia guztiak geldituz.
Borges izan da markagailua ireki duena baina kontraerasoak tarteko, SUPER AMARA Bera Bera aurretik jarri da lehen partzialean, Terés eta Morenok asmatuta. 7, minutuan iritsi da jokaldi landu batean aurreneko gola Laura Hernándezen barneraketari esker eta jarraian pibotearekin lotura lortu dute. Aurretik jarri dira baina erasoan baloiak galtzen hasi dira eta Poloniok berdinketa ezarri du (8-8).
Aldaketekin, Fernandes eta Cardoso hegaletik asmatu dute eta ondoren Cavo eta Ainhoa Etxeberria. Silvak gelditzen jarraitzen zuen eta aitaren batean SUPER AMARA Bera Bera atsedenaldira iritsi da kanporaketa ia bideratuta (11-18).
Halere, bigarren zati hasieran partidaren erritmoa jarraitzea ere kostatu izan zaie Pizzo eta Cavo saiatu arren eta Cardosok asmatu duelako. Morvedre gerturatzen ari zen oraingo honetan Arruda ez delako gai izan Dias albokoaren jaurtiketak gelditzen.
Álvarezek Cesáreo –bigarren zatian baino ez du jokatu-, Pizzo eta Cavo preolinpikotik zetozen arazoa zuen eta Brasilekin Arruda eta Cardoso.
Morvedre lau goletara jarri da (41’: 19-23) donostiarrek bi kanporaketa ia jarraian izan dituztelako. Cardosok apurtu du 0-3 partziala eta partida tarte horretan mugitu da, nahiz eta gipuzkoarrak behin eta berriro saiatu. Solano atezainak geldiketa bikainak egin ditu baino Cesáreok pibotean, Hernández kontraerasoan eta Fernandesek asmatu dute y azkenean Toscanok sartuta gol bikain batek tartea bost goletan utzi du (25-30).
Kopako kanporaketa bideratuta, Bidebietan martxoaren 31n erabakiko dena, larunbatean Guerreras Iberdrola ligaren itzulera izango da Gascan Liberbank Gijón taldearen aurka (18etan).
Fitxa: Balonmano Morvedre 25, SUPER AMARA Bera Bera 30
Balonmano Morvedre 25 (11+14): Aguas, Martin, Borges (5), Toscano (4), De Andres (1), Dias (4) eta Lacueva (2) –hasierako zazpikoa- Fushu Del Río (1), Polonio (4), Zarco, Montilla (1), San Isidro (2) , Gómez, González (1), Gámez, Solano (o.a.) y Gil (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 30 (18+12): Silva, M. Etxeberria, Menéndez, Arrojeria (1), Terés (2), Hernández (2) eta Moreno (4) – hasierako zazpikoa- Cardoso (9, 2p), A. Etxeberria (1), Fernandes (5), Pizzo (1p), Cavo (3), Cesáreo (2) eta Arruda (o.a.)
Epaileak: Enrique Javier Romero eta José Alberto Romero, andaluziarrak
Kanporatuak: Zarzo, Montilla eta Borges Morvedretik eta Hernández, Fernandes, Cesáreo eta Maitane Etxeberria Super Amara Bera Beratik
Partzialak: 1-3, 3-6, 4-7, 8-9, 10-13, 11-18 –atsedenaldia- 14-20, 17-23, 20-24, 22-27, 24-29 eta 25-30