Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak Autocares Davidekin Saguntora bihar egingo du bidaia, Kopako kanporaketako joaneko partida jokatzera Balonmano Morvedre taldearen aurka, Telde (Kanariar Uhatean) maiatzaren 21tik 23ra bitartean ospatuko den fase finalean txartela lortzea aldera.

Rocasa eta SUPER AMARA Bera Berak paperak elkar trukatu dituzte aurtengo Kopari begira. Gipuzkoak antolatzeari ekin zion baina zalegoak ezin zuenez sartu ez zuen oztoporik jarri Kopa Kanarietan ospatzeko, Rocasak egindako gestioak arrakastatsuak izan zirelako. Ondorioz, donostiarren kanariarren lekua hartuko dute Morvedren aurka, Imanol Álvarezek berak  “logikotzat” hartu zuena.

Biharko partida René Marigil kiroldegian osapatuko da 20etan (Enrique Javier Romero eta José Alberto Romero, andaluziarrak), itzulera, berriz martxaren 31n Bidebieta izango delarik.

Junior mailako selekzioarekin egonaldia burutu ostean Imanol Álvarez atzo itzuli zen entrenaldira. “Hemen gelditu ziren jokalariak ondo entrenatu dute, brasildarrak nekatuta etorri dira horrelakoetan gertatzen den bezala eta Cesáreo, Pizzo eta Cavo jokalariek gaur egingo dute bat taldearekin” azaldu du. “Entrenatzaileek partidak prestatzeko egun gehiago izatea nahi dugu baina moldatu behar gara” gaineratu du.

SUPER AMARA Bera Berak Kopako fase finalean 30. partaidetza jarraian du helburu eta horretarako Balonmano Morvedre gainditu behar du. Álvarezen ustez “bi partida sistemak mesede egiten digu teorian favorito garelako”. Halere, “Elche ligan gainditu ostean gogotsu aurkituko dugu Kopako fase finalean egon nahi dutelakoa”. “Entrenatzailea aldatu dute –Vicent Sos Montse Pucheren ordez jarri zuten- eta ez dakit zer nolako aldaketak egingo dituzten”.

SUPER AMARA Bera Bera entrenatzaileak bihar lehiatzerai alde positiboa ere atera dio. “Bidaiak eta partida dexente izango ditugu egun gutxitan baina interesagarria da berriro talde moduan funtzionatzea, Kopa izugarri gustuko dugulako eta irailean Malagako arantza kendu nahi dugulako”. Bere ustez “biharkoak larunbaterako ere balio digu”, izan ere, gipuzkoarrek  Liberbank Gijón hartuko dute Gascan (18 etan). Imanol Álvarezek 14 jokalari ditu prest.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores