Jokalari gehienek hiru egun libre izan ostean eta selekzio ezberdinekin egindako egonaldiak bete ostean, SUPER AMARA Bera Bera entrenaldietara itzuli da Bidebietan datozen bi astetan Kopa eta Ligako partidak tentuz prestatze aldera.
Atzo Cesáreo, Pizzo eta Cavo taldekideek Tokioko Joku Olinpikoetarako txartela zuten jokoan, kataluniarra nagusi izan zelarik nazioarteko partidetan beragertu zen asteburuan. Erronka handieagia zuen Argentinak Suedia edo Espainia gainditzeko baina SUPER AMARA Bera Berako jokalarien lana txalogarria izan zen. Bestetik, Arruda eta Cardoso Brasilekin hainbat saio egin zuten Portugalen.
Testuinguru honetan, asteazkenean egutegian agertzen ez zen Kopako kanporaketa iritsiko da. Rocasak donostiarrekin antolatzaile papera elkar trukatu dute, Gipuzkoak publikoa fasean bermatzeko aukerarik ez zuelako. Ondorioz, Saguntoko René Marigil kiroldegian asteazkenean 20etan Balonmano Morvedre eta SUPER AMARA Bera Berak Telderako txartela ateratzeko joaneko norgehiagoka jokatuko dute. Itzulera, berriz, Bidebietan martxoaren 31n (19etan) izango da. Erdian, martxoaren 27an, Guerreras Iberdrola ligara itzuliko dira gipuzkoarrak titulu hizpide duen multzoko lehen jardunaldian (edo txapelduna izateko kontutan hartuko diren zazpigarren partidan). SUPER AMARA Bera Berak Liberbank Gijón hartuko du larunbatean Gascan (18etan). Eta kopako kanporaketa amaitu ostean, donostiarrek Elxera egingo dute bidaia Aste Santuan, apirilaren 3an (16etan, Teledeporte) Elche Visitelche.com taldearen aurka aritzeko. Elchek ere martxoaren 31n partida izango dute, kasu honetan A Guardan.
Pazko Astean, entrenatzera, partidarik erakargarrienetarikoa iritsiko delako: SUPER AMARA Bera Bera vs Rocasa. Apirilaren 10ean izango da, 19etan Josean Gascan. Fase honetako aurreneko hiru jardunaldiak jokatu ostean ligak azken aurreko etenaldia izango du, hainbat selekzioek Espainian jokatuko den 2021eko Mundialean sailkapena lortu nahi dutelako.
Apirilaren 24ean SUPER AMARA Bera Bera Granollersera abiatuko da eta maiatzaren 1ean Xixonera, maiatzaren 8an Elche hartuz. Kopako kanporaketa gaindituz gero, Kanarietara bi aldiz astebetean, ligako partida maiatzaren 15ean izango delako eta Morvedreri irabaziz gero Kopara maiatzaren 20an egingo du bidaia, fase finala maiatzaren 21etaik 23ra bitartean ospatuko delako. Kopako balizko partida ostean, 2020-21 denboraldiari amaiera jarriko diote gipuzkoarrek KH7 BM Granollers hartuz Gascan maiatzaren 29an. Ezohiko denboraldiak utzi ditzakeen kontraesanak: irailaren 4tik hona SUPER AMARA Bera Berak 18 partida ofizial jokatu ditu (Kopak bat, Superkopa, Europako bi eta ligako 14) hurrengo bi hilabetan, aldiz, 13 norgehiagoka izan daitezke (Kopako bost eta Ligako zortzi).