SUPER AMARA Bera Berak jokoan ziren 28 puntuetatik 26 lortu ditu Guerreras Iberdrola ligako lehenengo fasea jokaturiko 14 jardunaldietan. Partidarik galdu ez duen talde bakarra izan da eta puntu gehien lortu dituena martxoaren 27an hasiko duen bigarren faseari begira. 11 puntuekin, Rocasak baino bi baino gehiago ditu eta atzean ditu KH7 BM Granollers (7), Elche eta Guardés (6), besteak beste.
Atzo lehen faseari amaiera jarri zitzaion gelditzen ziren bi partidekin. Guztira 112 jokatu dira. Ligako lehen zati honek utzitako datuei erreperatuta, golei dagokionez, harrigarria da SUPER AMARA Bera Berak etxean ala kanpoan jokatzen duenean ia ez dela ezberdintasunik antzematen. Hau da, SUPER AMARA Bera Bera golegile nagusiena izan da, 437 gol sartuta (31,5 bataz beste), horietatik 221 etxean izan dira eta 216 Donostiatik at. Zerrenda horretan atzetik ditu Aula Alimentos de Valladolid (416) eta Rincón Fertilidad Málaga (401), agian multzo honetan aurkarik ahulenak ziren seinale. Jasotako golei dagokionez, 293 utzi ditu SUPER AMARA Bera Berak, batez beste, 21 gol baino gutxiago. Etxean, 214 eta kanpoan, 218.
Cardoso, golegile nagusiena
Azkeneko urtetan bezala, Adriana Cardoso izan da taldeko golegile nagusiena 74 golekin. Ostean, Mariane Fernandes (47) eta Laura Hernández (46), Arrojeria eta Menéndez (34), Malena Cavo (33) eta Nekane Terés (32). Eta jarraian, Maitane Etxeberria eta Mirene Moreno (27), Ainhoa Etxeberria (21) eta Manuela Pizzo (19). Bestetik, lesionaturik edo lesionaturik egon direnen inguruan: Sara Gil (20), O’Mullony (15) eta Cesáreo (5). Boada ondo doa, taldearekin geroz eta lan gehiago egiten. Azkenik, Silvak bere areatik gol bat sartu zuen eta Del Campo eta Zolezzi jubenilak bana Santanderren debutatu zutenean.