Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioak Kopako kanporaketaren inguruan proposatutako ordutegiak onartu ditu, ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera eta Club Balonmano Morvedre taldeek fase finalean izateko txartela Sagunton jokoan jarriko dute martxoaren 24n eta Donostian erabakiko da 31n.

Kopa, azkenen Telden ospatuko denez, maiatzaren 21etik 23ra bitartean, Rocasa antolatzaile gisa sartuko eta SUPER AMARA Bera Berak Morvedreren aurka kanporaketa gainditu beharko du.

René Marigil kiroldegiak hartuko du, datorren astean, kanporaketaren joaneko partida. Asteazkenean izango da, martxoaren 24n 20etan, Preolinpikoa jokatu eta handik hiru egunetara, non Eli Cesáreo, Manuela Pizzo eta Malena Cavo elkarren aurka arituko diren. Eta hiru egun beranduago bigarren faseari ekingo diote bi taldeek, SUPER AMARA Bera Berak Liberbank Gijón hartuz eta Morvedre Cicar Lanzarote Ciudad de Arreciferi bisita eginez. Itzulera partida martxoaren 31n izango da 19etan Bidebietan, Josean Gasca okupaturik dagoelako.

Kopako XLI. Edizioa bi talderen faltan dago: Rocasa, antolatzaile moduan; Rincón Fertilidad Málaga, egungo txapeldun gisa eta KH7 BM Granollers, Elche visitelche.com, Liberbank Gijón eta Aula Alimentos de Valladolid sailkatuta daude. SUPER AMARA Bera Bera eta Morvedre taldeen arteko kanporaketaz gain, Atlético Guardés eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeen arteko itzulera partida falta da A Sangriñan. Bizkaitarrek hiru gol alde dituzte (27-24).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores